Garazi Albizua
Oraindik, ez. Tentsioa. Indarra. Eta bat-batean, zeozer biguna: ezagutza, jakinduria tranpatia nire baitan sartu da. Segundo bakarrean jakin izan dut kuriositatea dela ezin besarkatuzko korrontea. Nahi dut lokarria askatu; haren zanpaldia, eten. Baina…