OLEG Y LAS RARAS ARTES

Maiatzak 17, 19:00

Andrés Duque

Erretratatutako pertsonaiaren xelebrekeria da filmaren motorra, eta hura, Oleg bezala, askea da formatuari dagokionez, sailka ezina da. Hala ere, zuzendaria errespetuz hurbiltzen zaio, eta jarrera ezagun batean ez erortzeko beharrezko distantzia mantentzen du. Filma irmoa da, behar bezala islatu nahi baitu Olegen konplexutasuna eta edertasuna.

Olegek 89 urte ditu eta pertsonaia polemikoa eta enigmatikoa da oraindik errusiar kulturarentzat. Gizartean ezarritako guztiaz harago dago, munduarekin bat egin nahi du berriro, eta errealitatetik urrun eramango gaitu bere hitzen eta keinuen bidez, pianoa jo artean.