BIZIAREN HARIA

Adina orriz orri irakurtu Ta azken puntuan muturkatu

Urteen hitzek naute unatu ene liburua indarrez hustu

Hitzez hitz obraren adina negar, poz bihozmina

aditzez eta izenez erina esaldi joriz egina

Betaurrekoak hartu ta egia agertu

hitzen hari osoa behar baita ulertu

Biziaren orriak irakurriz Egun eta gau guztiz

Oro nekez, argiz eta irriz atzoz, biharrez ta etziz

Nork daki zenbat iragan ote den eta erdia bete duen

kapitulu guziak itzaltzen oro irakurri baino lehen

Betaurrekoak hartu ta egia agertu

hitzen hari osoa behar baita ulertu

heriotzaren atean gaur biluz bizi osoa irakurtuz

eleberri ederra emeki leituz t’aldizka eginaren damuz

azken atsedena gainera etorriz ta akatsak ezin ahantziz

Funtsen bilduma bete da huskeriz istorioan badira ainitz

Betaurrekoak hartu ta egia agertu

hitzen hari osoa behar baita ulertu

zer dakar azken bururapenak iluna ala argia?

zer liburuarern azken orriak hutsa ala sinesmena?

Eta denak oker bagina, gaztea balitz adina

fedezko hitzei ta hutsari burdina, bersortzea imagina.

Betaurrekoak hartu ta egia agertu

hitzen hari osoa behar baita ulertu

zer dakar azken bururapenak iluna ala argia?

zer liburuarern azken orriak hutsa ala sinesmena?

Eta denak oker bagina, gaztea balitz adina

fedezko hitzei ta hutsari burdina, bersortzea imagina.

Betaurrekoak hartu ta egia agertu

hitzen hari osoa behar baita ulertu