2023ko maiatzak 16
19:45etan
“Indautxu aretoa”, Indautxu Plaza z/g, Bilbo
3 / 5 €
Gaztelaniaz
Los reyes del mundo
Kolonbia/Luxemburgo/Frantzia/Mexiko/Norvegia · 2022
111 min· Zuz.: Laura Mora Ortega · V.O.S.C.
+KORTeN!: Tula, Bea de Silva. EH, 2022, 12’. Fik
Donostiako Zinemaldiaren irabazle berria. Laura Mora Ortega zinemagilea deskubritu dugu (Medellin, Kolonbia, 1981), telebistaren munduko kameren atzean zaildua bera. Bigarren film luze honi distiraz eta trebetasunez ekin dio. Bertan, errealitate gordin eta zinezko bat erakusten digu. Horretarako gazteria, adiskidetasuna, errebeldia, erresistentzia, duintasuna eta desobedientzia darabiltza.
Bost adiskide: Ra, Culebro, Sere, Winny eta Nano, erreinurik ez duten bost errege. Familiarik eta legerik ez duten bost gazte, kalean bizi direnak eta zeozer hobea bilatzen dutenak.
Bostokin bidaiatuko dugu, eta tarteka ikusiko ditugu krudelkeria eta poesia eta tarteka abilezia eta zirkun-zarkunak. Horrek, alde batera edo bestera, hunkitu egingo gaitu (bestela, ez gara gizakiak). Film honek zirrara biziak sorraraziko dizkigu segundo baten ziztuan. Bizipen handia.
Gonb: Ana Barrena Lertxundi (Fas)