Maiatzak 24, 19:00
Marie Losier
Filmak samurtasunaren eta enpatiaren aldeko apustua egiten du zinemarako tresna gisa, eta borrokalari karismatiko hau aurkezten digu, konplizitatetik abiatuta, ondo pasatzeko helburuarekin. Losierren unibertsoan, filma garatu bitartean adiskidetasun bat eraikitzen da. Lotura pertsonal horrek eskaintzen duen intimitateak film osoa hartzen du.
26 urtez ringetan borrokatu ondoren, Cassandro, Mexikoko borroka libreko izar eraldatzaileak ez du borrokatzeari uzteko asmorik. Exotiko taldeko kideak bere buruarekin zer egin nahi duen asmatu beharko du, dozena bat hezur hautsita eta iltzeak gorputz osoan dituela.