BERE ERRETRETA ETA ETXALDEAREN SEGIDA UZTEA PRESTATU

Joan den martxoan, hainbat lekukotasun entzun genituen, Baigorriko herriko etxearen partaidetzarekin antolatu etxalde bisita egunean.

Laborari erretretatugaientzat formakuntza zikloa

6 hitzordu, maiatzetik urrira,

bere erretreta lasaiki prestatzeko eta segida goxoki uzteko

Erretreta hartzea eta etxaldearen segida uztea funtsezko mementoak dira laborari baten bizian. Erretretara pasatzea ongi apailatu behar da eta hainbat urtez eraiki tresna iraunarazi, segida laborari gazte bati utziz. Aktibitatea gelditzea memento premiatsua da ondorioz, etxaldearen geroa eta oro har lurraldeko laborantzarena jokoan baitira.

Alabainan, etxalde kopuruaren gutitze kezkagarriak lurralde anitz hunkitzen ditu, Ipar Euskal Herria ere bai. Hala ere, laborari frangok atxaldearen segida norbaiti utzi nahi dute (familia baitan edo kanpoan), eta gazteak motibatuak dira laborantzan plantatzeko.

Zerk du blokatzen beraz ?

3 faktore identifikatuak dira :

lurra erdiestea

proiektuaren muntaketa ekonomikoa (arrahartzearen eta inbestizamenduen kostuak)

eta oroz gainetik : arrasta psikosozialak, hala nola, segida familiako bati uzteko itxaropena, lan-tresnarentzat atxikimendua, gainbeheran den sistema edo ofizioaren etorkizunaren pertzepzio negatiboa, adibidez.

Nahiz eta etxaldea neurri egokian atxikitzeko nahia den, familia bat edo gehiago biziariz, transmisio prozesua konplexua da eta gaizki ezagutua laborari erretretatugaientzat.

Egoera hori kondutan harturik, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak gogoeta aitzina eramaiteko 6 hitzordu proposatzen ditu. Adituen esku-hartzeari esker, erretreta hartzea eta segida uztearen aspektu guziak jorratuko dira.

EGITARAUA

Maiatzaren 23a, asteartea, Ainiza Monjolose

Erretreta dretxoak

Isabelle Laclau, MSA-ko aholkulariarekin

Erretretara joaiteko adina eta zenbatekoa kalkulatzen jakin, aktibitate osagarrien posibilitateak aztertu (bizibideko lurzatia, lana eta erretretaren metaketa), etab.

Ekainaren 1a, osteguna, Ainiza Monjolose

Etxaldea estimatzea

Tison jauna, lur expertarekin

Bere etxaldea noiz eta nola estimarazi behar den ulertu. Estimatzeko manera desberdinak eta egileak ezagutu. Bere etxaldean aplikatzen jakin (etxaldea estimarazi behar da, segida familiako norbaiti bezala kanpoko bati uzten delarik).

Ekainaren 6a, asteartea, Baigorri

Zer egin lurrekin ?

Nadia Benesteau, EHLG-ko juristarekin

Ene etxaldearen segida utzi : salmentan edo alokairuan ? Sistema hauen abantaila eta trabak ezagutu, eta horiek etxaldearen egoerari begira aztertu.

Bere lurraldean egin laborantza diagnostikoaren ondotik Baigorriko herriak abiatu duen laborarien laguntzeko urratsetan sartzen da egun hau.

Urriaren 3a, asteartea, Ainiza Monjolose

Familia arrañamenduak

Christophe Gourgues, notarioarekin

Familiaren baitako transmisio moldeak ezagutu (etxaldearen segida uztea / ontasunen eskualdaketa), abantailak, trabak, bere etxaldearentzat et hautuentzat molde egokienak hautatzen jakin. Hitzordu nindibidualak arratsaldean, aitzinetik galdeginez gero.

Urriaren 10a, asteartea, Ainiza Monjolose

Zerga neurriak

Nadia Benesteau, EHLG-ko juristarekin

Ontasun baten eskualdatzea arintzeko dispositibo fiskalak ezagutu, arrahartzailea familiakoa izan ala ez. Interesak eta eginbeharrak ulertu, baita desmartxak eta egutegia. Bere etxaldean plantan ezartzen jakin. Segitzeko, eta giza-alderdietan pixka bat gehiago sartzeko, EHLGk bi lan egun eskaintzen ditu, transmisio-proiektuaren muntatzeko.

Urriaren 23 eta 24a, Ainiza Monjolose

Segida-uzte proiektua eraikitzeko 2 egun

Dominique Lataste soziologoarekin (etxaldeen esku aldatzeaz aditua da)

Bere segida uzte proiektua prestatu, izan familia baitan edo familiatik kanpo : kondutan hartu behar diren punduak, urrats desberdinak.

Izen emaitea : 05 59 37 18 82

Informazioak : veronique@ehlgbai.org