ZIUDADELAKO BOLBORATEGIA. MAIATZAREN 12TIK UZTAILAREN 2RA. MIGUEL LEACHEREN ERAKUSKETA: REM LASTERRA.
REM LASTERRA erakusketa Tokioko metro-sare zabalean eta bidaiaren joan-etorrietako loaren fenomenoan barneratzen da. Izenburuak ametsetan hasten garen fasean –Rapid Eye Movement– sartzeko erraztasuna aipatzen du.
Itxuraz laua den begiradaz, Miguel Leachek bidaiariak lo hartzera bultzatzen dituen arrazoi biologiko eta kulturaletan oinarritutako lan bisuala egin du. Inemuri kontzeptuak –”lo egonda kontziente egotea” gisa itzul daiteke– amore ematen duela dirudi loa eta esnaldia erregulatzen dituzten hormonen ziurtasun zientifikoaren aurrean.
Irudietan bagoien mugimenduaren eraginez kulunkatutako gorputzak agertzen dira. Lurrazpian barna, eguneko edozein ordutan, eramanda, leku batetik bestera doazen bitartean bizitza inkontziente sakona bizi duten pertsonaia hertsien friso luze baten gisan irakur liteke emaitza. Irudiek, ondoz ondo, azalerak, testurak, abiadurak, itzalak eta islak, seinaleak, begiradak eta isiltasunak xehetzen dituzte.
Baliteke Inemuria esna egoteko zailtasun genetikoaren ukazio estetiko edo espirituala besterik ez izatea, baina, zer dira ametsak orduan? Giharrak lasaitzen doazen bitartean, antzinako ameskerietan bezala, dragoi isil batek zelatatzen dituela dirudi.