Ikus-entzunezko emanaldia
2023ko maiatzak 23
19:45etan
Indautxu Aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo
5 € / 3€ (ikasleak eta langabeak)
Gaztelaniaz
Sparta · Austria/Frantzia/Alemania · 2022 · 101 min · Zuz.: Ulrich Seidl · V.O.S.C.
+KORTeN! (lehiaketatik kanpo): Hitchcock en el puente colgante, Koldo Azkarreta. EH, 1990, 10’. Fik
Gonb: Juan Carlos Romero, Lorenzo Damián García
Gai labain bat lantzen du film honek, polemikoa izan da bai gaiagatik eta bai filmaketagatik. Bestalde, zalantzarik ez dago, lan zinematografiko zoragarria da, harrera ona izan zuena Donostiako Zinemaldian.
Ewaldek diosku, berrogei urteetan sartuta, bizimodu berria hasi nahi duela. Andregaia utzi, eta Errumaniako barnealdera joango da bizitzera. Han, gazte batzuen laguntzarekin, hondatua dagoen eskola bat eskola bihurtuko du. Baina auzotarren mesfidantza piztuko da, eta ezkutuan eduki duen egia bati aurre egin beharko dio.
Planoen osaera zaindua, batzuetan estatikoak; irudi asaldatzaileak ageri ditu balio estetiko handiko beste batzuekin nahasian. Isiltasunak eta soinuak ondo erabilita daude, eta aktore nagusiaren interpretazioa goresteko modukoa da, barne mundua modu sinesgarrian erakusteko gauza baita.