CRAVAN VS CRAVAN

Maiatzak 31, 19:00

Isaki Lacuesta

Nola egin daiteke nortasuna zehaztu gabe duen gizon baten erretratu bat? Isaki Lacuestaren opera prima film iheskorra da, noraezean doazen abenturaz betea. Badirudi Cravan enigmatikoa zuzendari beraren jabe dela, alter ego baten bidez, eta horri buruz informazio gutxi izan arren, pertsonaia hori deseraikitzen eta berreraikitzen saiatzen da, irudimen hutsezko ariketa baten bidez.

1918an, Arthur Cravan poeta eta boxeolaria Mexikoko golkoan desagertu zen, arrastorik utzi gabe. Gaur egun, beste boxeolari eta artista batek, Frank Nicotra zinema zuzendariak, ikerketa bat hasiko du Cravanen bide misteriotsua argitzeko, Suitzatik Mexikora, Paris, Londres eta Bartzelona igarota.