Tren geltokiko plaza beste edozein estaziotako irteera bezain itsusia zen, ezin zitzaion plaza ere esan. Itsatsitako eraikina, errebuelta egiten zuen bidegurutze ziztrin bat eta tunel moduko ahoa besterik ez zen. Tunel horren irteeraren gainean, agure batek ikusteko moduko handiz izkiriaturiko hizkietan herriaren izena agerian: Zumaia Empalme.…