Ikus-entzunezko emanaldia
2023ko ekainak 6
19:45etan
“El Carmen” aretoa Indautxu Plaza z/g, Bilbo
3 / 5 €
Gaztelaniaz
Suro · Catalunya/Euskal Herria · 2022 · 116 min · Zuz.: Mikel Gurrea · V.O.S.C.
+X. KORTeN!: Heltzear, Mikel Gurrea. EH, 2021, 18′. Fik
Euskal Gidoilari-ekin elkarlanean saioa
Gonb.: Mikel Gurrea
Suro (kortxoa katalanez). Kontakizun pesimista da; bikote baten bitartez lantzen ditu inkomunikazioa, immigrazio arazoak, talka kulturala eta beste gai batzuk. Lortzen du gure gizartearen gaineko mezua transmititzea, eta zein zaila den korrontearen kontra joatea.
Helenak eta Ivanek bizimodu berria eratu nahi dute artelatz basoetan, baina han direla, lurrean nola bizi ikuspegi desberdinak agertuko dira. Landa eremuan bizimodu berria eta desberdina egiteko duten irrika ez da betetzen erraza. Toki berriaren bakardadean, hor diraute frustrazio pertsonalek eta harremaneko arazoek. Norberak ken ez dezakeen “azal” zaharra.
Zuzendariaren lehen film luzea da, Zinemaldiko atal ofizialean aurkeztua. Euskal Zinemaren Irizar saria eta FIPRESCI saria lortu zituen, baita Euskal Gidoigileena ere.