SARRERA
Lan honek erditzeak bederatzi hilabete baino gehiago behar izan du. Halaber, haurdunaldi bat baino gehiago. Gure hizkuntzaren jatorriari buruzko jakin mina ernatu zidana Bittor Kapanaga otxandiarra izan zen, ez akademikoa, baina bai zinez jakintsua eta euskal sen handikoa. Zera barruntatu zuen Bittorrek: euskeraren barnean hiru erro desberdin zeudela, maiz, gauza bera adierazteko, sein/haur/ume esaterako (Erro eta Gara, 1978). Ekin nion, bada, hiruko erro horiek nondikoak izan zitezkeen ikertzeari.
Eskerrak, bada, Bittorri.
Eskertzekoa da, baita, Adorez taldeak atera zuen Sinonimoen Hiztegia, eta nola ez, Ibon Sarasolaren lan erraldoia (Orotariko Hiztegia), baita beste zenbait hiztegi ere (Labayru Hiztegia, kasu).
Lan honetan, Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegia hartu dut oinarritzat. Hortixe jaso ditut datak (testu idatzian noiz agertu den hitz bakoitza); baita esaldi eta esaera asko ere.
Eta eskerrak, zelan ez, R.M. Azkue jaunaren zimendu nagusia; baita Imanol Agirre injustuki baztertuaren ekarpen itzela (Euskerearen lokarriak Ludi guztiko Izkuntzakaz, 1980); Azkuek Euskal Herri mailan egin zuena Imanolek mundu mailan egin zuen.
Aipatu ditudanen aurretiazko oinarririk gabe, ezinezkoa zatekeen orain aurkeztu dudan lan hau burutzea.
LAN TAXUERA (METODOA)
Lehenbiziko urratsa zera izan zen: duela 20.000 urteko euskal eremuari zegozkion leku-izenak (toponimoak) biltzea, hasi Dordoinatik eta Axturiaraino, biak barne. Erliebeko mapak hartu eta 25.000 inguru toponimo sartu nituen
ordenagailuan, eta, hamaika buelta eman ondoren, behin eta berriro errepikatzen ziren silaba-biko hitz-erro mordoxka isolatu nuen, bakoitzak bere testuinguruan zer adierazten zuen notatuz. Eta bizilabazko horietartik zenbait erro monosilabo atera nuen, hala toponimoetan nola lexiko arruntean.
Azkenean, orain arte behintzat, guztira 36 erro-enbor zatiezin isolatu dut, denak ere txit emankorrak.
Zeren erro emankorrak izan behar baitute ezinbestekoz; hau da, erro bakoitzak bere atzean euskal hitz-ildo andana dakarrena, mota ezberdineko arloetan. Egin kontu erro horietatik datorrela lexiko osoa. Beraz, oso enbor adartsuak.
Lehen emaitza hori Hitzen Koba: Hitz-Ele-Berba liburuan argitara eman nuen, euskeraren iturburu ziren erro bakan horiek zeintzuk eta nondikoak ziren azalduz (2005). Hemengo hizkuntzalari nagusiek lan hori gainbegiratu-edo egin orduko, zera erran zuen nagusien nagusienak: “Naberaren liburu hori irakurtzen duenak euskera ahanzteko arriskua dauka”. Maisu jaun haren ildoko beste guztiek ere garbi utzi nahi izan zuten (Filoblogia webgunean) erro haiek nire fantasiak sortutakoak zirela. Bada, kontsolamendu horrexekin amaitu zen lehenengo haurdunaldia.
Ez nuen etsi, haatik. Nire liburuan azaldutako erro haiek lantzen, zehazten eta berresten joan naiz hartaz geroztik, “work in progress” deitzen zaion metodoaren arabera: alderatu, zuzendu, garatu, berrikusi, proba egin… eta horrela.
Koldo Mitxelenak behin esana zuen, iberierari buruzko halako iruzkin batean, ezen iberiera dezifratuz gero, euskera arkaikoaren ezagutza lortuko zela. Beti izan dut iberierari buruzko jakin mina; gogoan dut BERRIA egunkariak orain dela 16 urte-edo artikulu bat argitaratu zidala, non Lliriako ontzian idatzitako iberierazko testu bat itzultzen nuen euskeratik.
Beraz, iberiera dezifratzeari ekin diot azkenotan, eta lortu ere lortu dudala uste dut (Euskera dantzara! Euskeratik iberiera, 2020)
Eta Mitxelenaren errana egia izan da; ikerketa honen guztiaren ondoren eta goian aipatutako euskal erro arkaikoak isolatu ondoren, hona hemen azken emaitza:
Euskera paleolitikoaren ikerketa
- Behe-paleolitikoa
- Lehenbiziko atalean, giza hizkuntza sortu zeneko onomatopeia-hots zatiezinak (testuan letra larri etzanaz jarrita), ageri dira. Onomatopeiez, abesti-doinuz… eta esku- nahiz aurpegi-zeinuez komunikatzen zen lehen giza espeziearen hizkera, Europa Mendebaldeko txoko edo habia bio-kulturalean. Beste habia batzuk ere izan ziren munduan, jakina, baina guk nahikoa izango dugu oraingoz geurearekin. Jarraian datorren hizkera hau neandertalena da (edo agian honen aurreko heidelberg gizakiarena, egungo gizakiok hari “lehen hominido sapiens”-txartel eman diogularik); izan ere, hura izan baitzen SUA kontrolatzen lehena, eta SHU esan omen zuena, G.C. Arthelman antropologoaren ustez)
- Bigarren atalean, barriz, lehen Kromañonaren hizkerari buruzko hipotesiaz ekingo diogu: “CVC” deritzan hizkera (kontsonante/bokal/ kontsonante), Paleolitiko Ertainean kokatzen dudana (-50.000~); hots, auriñak leinuaren ahots-elea, itxura guztien arabera. Izan ere, Kromañonaren etorrerarekin, zetorrela zetorren lekutik (Ekialdetik nahiz Hegoaldetik), erabateko aldaketa gertatzen da: neandertalaren hizkera batipat txistukari eta ezpainkaritik, fonetika eztarrizkora igaroa gertatzen da. Betiere hipotesia mailan gabiltzala jakinik, arrazoizkoena da pentsatzea ezen fonetika aldaketa hain handi hura populazio barriaren eraginez izan zela.
Gurera ere iritsi zen hizkera hori, baina aurretikoa (neandertalarera) mantendu zen nagusiki. Hala, onomatopeia-hots edo “sonema” haien ondoren, gure antzinako arbasoek bi silabadun hizkera sortu zuten, Goi Paleolitoko auskitera aldian (-18.000~), goian aipatutako “sonema” monosilaboetan oinarrituta. Adibide bat jartzeko: ZI sonematik BIZI sortu zuten. Hitz horiek letra larri beltzez idatzitako “sonemen” ondoren ageri dira. Bisilabazkoen hizkera hura, bada, iberierak eta euskerak partekatzen dute. Datu honek zeharo indartzen du ezen iberiera ez dela etorri beste nonbaitetik, hizkuntzalari eta historialari batzuek defendatzen dutenez, baizik eta bertokoa dela, Europa Mendebaldeko Akitania gunekoa.
Beraz, euskera eta iberiera hizkuntza bat eta berbera izan da 12.000 urtetan zehar, harik eta Neolitikoan, laborantzaren aroa hastean, leku desberdinetan egondu ziren arte: gu “Akitania” aldean (egungo Périgord eta Axturia arteko eremu zabalean), eta haiek, aldiz, Levante partean eta Atlantiko aldean (egungo Andaluzia, Portugal eta Galizan)
Hizkuntza bisilabazko hori “Kobetakoa” da, hots, ELM-glaziazio-tarteko habitat mendebalde- akitanoan sortua, Würm Glaziazioaren Gune Gorenean (ELM), Dordoinatik hasi eta Axturiarainoko eremuan (biak barne hartuta)
Baina, lehenik, gure arbaso zaharrenaren mintzaira azaltzera goaz, lehen euskerazko erro monosilabikoen zerrenda honetan:
Lehen euskerazko erroak (-120.000/-20.000~)
- Heidelberg eta Neandertalen hizkera (-120.000-50.000~). Hizkera txistukari eta mihigainekoa.
Bizitza eta gorputza
ISH/IZ (bizi/bizia) ZEN *iz-en “bizi zena”; SENIDE: ZENaren ahaide; zindo,
sendo; bizi *bi-zi “odol-isuri bikoitza”; izan, izen; hitz *aho-iz, “ahoko energia”; gaitz *ga-iz “bizirik gabe”; ekaitz *egu-gaitz; Cf. ZI/ IZ metonimia oso ohizkoa da.
GISH/GIZ (gizakia) gizaki: giz-an-ekai “giza-materiala, gizagaia (ekai/gai); gizarte, gizadi, gizon/giza- (berez genero markarik gabeak)
KI/GI (lehengaia/gorputzak/giza organismoa, barne organoak)
KI: ekai/gai (Gaia); argizagi: astroak, ilargi
GI: (giza organismoa) gibel, giltzurrin, haragi; higi: eh-in-gi, “mugi hadi”; igan *higi-an;; jin *higi-in “egin higi,etorri”; joan *jin-on-anàjio-anàjoan; mugi *abu-une-en-higiàamun-higi àmugi “hasieratik edo gauden lekutik (abu-une-en) higi (gi): gorputza abian.
harremana
IH/HI HIz: *hi-en-iz “bizi haizen hori!”, eh, lagun esan beharrean; eta
askoz geroago, hire *hi-ira-en: “hi–tik eratorria”; heure *hire-en “hire-tik eratorria”
NI NIz *en(e)-iz “bizi naizen nerau”; Cf., amazigh ENNIZ; iberieraz ENY; lazieraz N ; NOR: *ni-an-or “ni-animalia”; nihaur/nerau *ni-en-auR (edo *ni-en-or), inor/nehor *ez-noràenor àinor; (iberieraz nie-or “nehor”)
isuria, jarioa, likidoa
ZHI/ZI IYO edo io (jario/ibaia): (top. Orio, Zeberio); Cf. río, erreio, arroyo; HERIO: *ez-erio “isuri eza”; HERIOTZ: *ez-erio-auzàez-erio-tzàheriotz “guztizko (auz) erio eza”; **zitzi/ixegu/isegu *zi-eguàiz-egu “eguneko jakia”; JAN *iyo-anà**yaanàxan; EDAN *ira-anàiraan; IGAN, IGANDE; TXIZA *zi-hits-an-aria “isuri arre motakoa (an-aria)”;
IHI/ZIRI (mehetasuna, malgutasuna) zihi/ihi: *ziri-ei “ziri antzekoa (ei)”; ziri: *zi-ira-ai *zi-motako punta-zorrotza; gari: *gara-ira-ihi “ihi garatua”; ira-/era: *en-iraà”nondikoa, era”; hegi: *ge-ihiàhegi “ ihi gabeko lekua”; higi *in-an-giàhigi “gorputza martxan (-gi-an); mihi, mihimen;
ZIO (helburu) *zi-iyo; TXIT *zio-te “guztiz, oso garrantzitsu”
ez-jarioa, geldia, solidoa
LO LUR: *lohi-ur “ur geldia edo solidoa”; LOHIZUNE *lohi-iz-une “ur geldi
gunea”; LUDI/LOIDI (Cf., lodo); UDA **uibeàuidaàuda/unda “ur-un(e)àud-u; ugar/ugal/uhar *abu-ur-araàuhara; “ur gunea, berdin izan daitekeelarik ur-jatorria (*uha-etorria) nahiz bokalea (*abu-uha-lea); ugats *ur-atseàuhatsàugatz (hizteg.) “uhobi emankorra”; ugazama, ugazaita, ugazalaba, ugazume; hezur (*ez-ur); unda *ur-an-ara “urezko azalera”; undarra *unda-arre-ara “hondar gunea, hondartza”; ura, uda, uhaga, uharan;
LOT *lo-auzàlo-teàlot “geldi handia”; lotu, lotura, lokarri; lokia *lo-eki-aia “lo egiteko laua edo aldea (aia)”
UR/URA (agian erro paleoartikoa); *UH-ARA (?)
Gogor, hotz, gorria, jela, izotza
JEL HOTZ *jel-lo-auzàho-tz “solido izoztu gogorra lei madrea (auz)”;
IZOTZ *zi-oz-tzàiz-otz “ur (zi) jelatua (oz-tz), zi/iz met.; izozte, izozki;
JELA *iyo-el-era “era jelatua”; LERA: *lea–jel-era “azalera jelatuan eskiatzekoa”; LEIA: *jel-lea “azalera jelatua”; GELA *jel-an-en-lea (fresquera); IRA (nondikoa); ERA (modua);
azalera, bailara, larrea
LEH/LE LEA *leh-ara “azalera-lekua” (Cf. top. Lea-Artibai, Lekeitio, Laga,
Laida, Elantxobe…); LEKU *lea-uku “arroa, cuenca”. (Cf, top. Lekue, Lakua, Luku, Lugo…); LEIHAR *leh-iz-ira-arre “argi iragazlea”;
LAGUN *lea-uku-une “bailara-kidea”. Cf, iberieraz lakun.
LAU/NAU *le-an-un; leun/legun *lau-en-une; lehor/legor; latz, laratz, lapiko, legatza, legar, lepo, labana, larakoa; gela; landa, larre.
landare bizia, landareria, botanika
LIH/LIZ/LI liho, lizar, leka *li-gara, “landare garatua”; lili, lilura *lili-ura
(encantamiento)
Goia/Goikoa; gu, inguru, ingurune/espazioa
UH/GU//UK (Goia/Gu//Gu EZ den bestea guztia//EZETZA)
UH (Goia, Zerua) uha/ara/-A Itsatsia (organikoa); hura/da; uru uh-une “zeru”; URÇIA: uru-zi-ara “Ur Goienak”; aburu: abu-an-uru “goi-asmoa); *uri (uh-an-une-iri *montorreko (uh-an) irigunea (une-iri)”; autu: *auh-tui “gai (auh) garrantzitsua (tui)”
GU *ge-uhàgeu/gu; EGU: ez-gu “gu ez garen ingurua”; GURA *uku-an-ara “ai leku hura”; azkura: hatz-en-gura
UK (uh/gu-ez beste) EZETZA/EZ (sin. EZ); UKU “leku”; UKAN “eduki”; UKO “uko egin, ukatu”
UHA/HURA/ARA/DA *uh-an-ara “Goiko lurraldea”; Cf. –A itsatsia (organikoa, -18.000~)
Umeek zer nabaritzen dute lehenago, HI ala HA/DA?
Psikologo eta antropologoek esan dezakete nik baino hobeto, baina nik uste eulia eta titia hautematen dituztela lehenbizi)
HURA/DA **(zertaz barik zer ingurutan mintzo garen adierazteko erro paleolitikoa; gero, neolitoan, lehen aditza (trinko) sortuko dute erro horrekin: dager, darrai, dakar, darautso…
espazio-denbora
UNE/ON *uh-en “espaziotik datorrena”
AN jarduera-ñabardura (zirkunstantziala); AURRE *an-urre; ATZE; AITZI (aurka, aurre); AITZIN *aitzin-an-ez “ez-aurre”;
AN/IRA; JAN *ahan/jan/xan “ahotik igan”; EDAN *ira-anàiranàeranàedan; IGAN, IRAGAN; IGON/IGO; IGANDE *iragan-de “igan handia (ilargiarena)”
Bada/ez da
BADE/BAT *bera-daàbadaàbade; Daran/Adan *da-aran “paradisua da, Josepateko harana”; dira *ara-enàda-enàdareàdira; (iberieraz: darun *da-ara-un(e) “ingurunea”; badarun *bada-an-ara-une “beraz, ondorioz”); aida! *ai-an-da! “aurrera!”
Gainak eta bailarak; basoak eta basak; hatzak eta aztarnak; hazi eta hezi.
AZ/ZA/XA (goi-beheak)
AUZ *uh-az “altura, altura, kalitatea”. Cf. AUZ/-UZ/-TZ/-ZO-/-OZ-/-OS-/-SO-/-ZE-/-DE- aldaerak (top. Auza, Uztarroz, Zornotza, Araoz, Osma, Somo, Zeberio, Derio); auzo, auzto; ARSTO/ASTO *ara-ase-to “gauza aski luzeak”; OSABA *aus-an-abaàosaba “antzinako leinukide, leinukide garrantzitsua”; arbasoak *arre-aba-an-so “leinuko printzipalak”;
HAZI *az-enàaz-in “hazi/hazia”; HEZI *ez-haziàe-haziàhezi “berezkoa haztea eragotzi”; edo agian *ze-en-hazi “berezkoa txit hazi”); hezkuntza, hazkuntza.
–TO hizkia: “altu samar”; TOTO *tui-o-to “txit handia (haurrak aitari; baita txakurrari). –TO- hizkia labainkor samarra da. Adibidez, neskato esatean, zer esan nahi da? Handia, ez hain handia, bere txikitasunean handia?; ostera, Anboto badakigu oso handia dela. Azken batean testuinguruaren arabera izanen da erabakia.
hatz, behatz, hartzak, azeriak eta aztarnak
HATZ *az-auzàaz-tzàhatz; hatzamar, behatz, atzazkol (*hatz-oz-koro); HAR *hatz-an-arre “hatz txit irekiak”;
Atxiki *har-txit-ike “hatz txit itxia”;
Azeri *hatz-erhi “hatz-mehea”; Hartz *hatz-arre “hatz nabarmena”; Atxiki *har-txit-ike “hatz txit itxia”; Aztarna, aztarrena, arrastoa; azkura *hatz-gura
AZU *za-uh “goiaren azpikoa: bailara, barrena (giza barrena barne),
bailara”; barren/barne/berna; AZUN *azu-une “seindun, haurdun, umedun”; azua/asua *azu-an-ara “bailara”; zara/sara/sala *asu-ara “bailara-azalera, pradera” Cf, top. Zaragoza/Salduba, Zamora, Salamanca; saratxo/santxo. Cf, top. Saratxo/Santxo, Santutxu; Zarate, Zaratamo; baso, basa, basara.
XA xaxa, xakur/zakur *zara-an-or “ortu-zaindaria”; xantxiku/txatxiku
*zara-zi-uku “ur-azalerakoa”
Animaliak eta Zodiakoa; lagunak eta ingurua; garapena, gabezia
ZO/GO/OH GO (printzipala, bizitza); AGO *uha-go “ibai-bokalea”; Cf, agua,
aquam; top. Valdegobia, Gobea…); GOE/GOI: *go-enàgo-in; goiera *go-an-en-era “goikoaren era”
GOH/GO (amazighen jatorrikoa); koro/oro/oso: guztikoa, zirkulua; koro
*goro-oro: Kreta inguruko erroa) “guztizkoa” adierazteko (idazkera A-lineala); oro, oro har orotasuna; oso *oh-o. Cf. gr- óros, orografia);
OH/ORO/KORO/OSO “guztizkoa”; OREN *oro-en “guztizkoaren zatikia”; ERDI *er-oro-enàer-oro-in “ororen erdia”;
“KORO” (biribila: orotasuna, osotasuna) hitza koro/goro/oro “guztizkoa (minoikoz), zIrkulua, biribilkara”; Kretatik datorkigu bueltan, lehenik hemendik joana “ORO” gisara (-10.000ko migrazio magdaleine aldian).
ORa (zakurra nahiz animalia oro; Zodiakoa): haur *uh-an-hurren “Goiko dohaintza”; hilor *il-or “hilaur” (abortu); zakur *zakoràzakur “zain-or” (lat. sacerdos); ordots; bohor/behor *boro-or “buru-animalia”; orein *or-in-arin; zizare *zigi-zaga-oreàzigi-zaga-are, ore/are asimilazioarekin) “har, luhar”); zekor *zezen-oràzekor; abere *aba-en-oraàaba-en-ore (asimilazioz) “or leinu (aba) datorrena (-en); ordain *or-duinàor-dain (duin/dain aldaketa) “pareko abere-trukea, tratu duina”
ORTZ/OST ortzi; ostots, oskarbi. Zodiakoarekin zerikusia leukake, beraz: OR erroarekin. Animaliak, Zodiakoa, ikusi zuten Ortzean/Ortzian.
buruak eta mendiak
BUH/BU (agian sumendi-hotsetik: bur-bur, burbuila); BURU *bu-uru “Goi-goikoa”; BULARRA *buru-larre-ara; BORO *boro-oro “gailurra”; bolu, bolin (errotak); MUIN *buru-ino “buru barnea, garuna, guna”; BUZTAN *buru–auz-an “buru edo mtur irtena”; BOTXIN/MOTXIN/POTXIN *borotxo-ino;
ABURU; PUI *buru-ai “mendi punta” Cf. puig.;
PIKA/IKA *pui-gara “gailurra”; PIKE/IKE *ika-en “gailurraren aldaiak”; ikara *ike-era; buztanikara
behegunea, basoa, basa; barrena/barnea/berna, barrua, mina, beltza; babesa
BEH/BE (behe une eta guneak)
BEHE *buh-en “buruz beherakoa”;
MIN *be-in “lur jo”; pena *min-en “lur jotzearen ondorioa”;
beso/babes; pen/men, menpekoak;
babes: *boa-be-esh: *leku konbexu (boa) azpiko (be) babesgunea (esh):
besso/beso: *babes-soàbessoàbeso “babes (bes) handia (so)”; Ymes (Urdialesko portua): *uri-en-eshàurieshàYmes “uriaren (uri-en) babes (esh)
BASH/BAS (bailarak, barrenak, basoak eta basak) baso *bas-an-so
“bailaraz goikoa”; basa *bas-asuaàbassa “basatia; lohia”; basara *bas-an-ara “bailarako lekua”
BELTZ/BEL (beltzak) bele, goibel, orbel, arbel, belztu, belagina (aztia,
xamana)
lekua, ukoa, kenketak
UK (ezetza: Sin. EZ); UKU (leku); ESKU * es-uku “leku-espazioa”;
UKAN (aditza): *uku-an “edukit(z)ea”; UKO: *uk-o(n) “ezetzaren une edo gunea); KEN: *uk-en “ezetzaren emaitza; KENDU (iberieraz KIT, quitar); KENKETA;
ezetza eta aitzakiak
ETZ/EZ (Sin. UK; ezetza, estakurua, aitzakia) AIEZ: ai-etz “bedi ezetz”; ezgai,
ezkor, ezbai/ezpai “zalantza”; ezpal(e): *ez-boa-ale “enborretik ateratako alea”; aitzaki; aitzitik.
arreta, deia, aldarria
EH/HE EIH/HEI “Eh!”; EIT erne, arreta erakatzeko deia; ET-ET-ET
oharrazpena, abisua; Ei *eh-ei “hala delakoan, antza denez, diotenez, omen”;
EITE *eh-ide-te “antzekotasuna, eitea, jitea (ide)”
EH (arreta) adi hi!, aikor. (Cf., EH hispanieraz); DEI *eit-in; IDE, KIDE, senide: zen-en-ide “zenduaren kide”
JEIKI/JAIKI (iberieraz ieiki/ieikite)àjeiki/jaiki; JAI: *jaikiàjeianàjaian (jei/jai, asimilazioz); JAIO: *jai-onàjai-o “jaiki une”.
teink/tenk (onomatopeia , Cf., tenso); eten: *e-tenk “ez tenk”
jeiki/jaiki/jalgi/ jai; Cf., iberieraz ieiki, ieikite, bir´ieikite
antza; diotenez); eite; kide/ide; ahaide: *aba-an-ide “leinuko kide”;
Sua
SHU/UHS SU sute, suete; SUGE *su-ge “su gabeko, odol hotzeko
animalia”; SUDUR *shu-an-dur “su-hatsa (hálitoa) montorrean (an-dur)”;
ehiza, uxa, husgunea
USH/HUTS (uxatu/husgunea)
USH/UXA (uxa egin), uxatu; IZU *in-ushàizu “izua eragin”; EHIZA
*en-in-ushaàe-in-shaàehiza “izu bidezko ehiza”. Neandertalaren ehiza teknika (animalia uxatu eta husgunera erroiztarazi); IZUR (tolestura);
HUTS *ush-auzàush-te “husgune handia edo garrantzitsua”
(Cf. iberieraz US, ustalari “husgune-egile”, eskultorea (eta Oteiza jakin gabe)
Etxea, babesa
ESH/SHE (babes, babesgune) etse/etxe: *esh-sheàetse “babes-gunea”;
hesi: *esh-in “babesa (esh) eraki (in)”; babes *boa-an-behe-esh “boroako azpialdea: koba, harpea”; esku *esh-uku “azalera-leku”; eskeko *esku-uku-en “eskua luze”. Cf, “mano tendida”
Bat, bai
BA/BAI/BAH 1) BAI (baietza, baiepena): bade/bat
- BAA (zalantza, baldintza): baldin, baldinba…
- BAH (ezetza): bage/gabe (gabezia; geben (debeku)
Bana, banan, bakoitz, bakan…
biga, biz/bis; ber-/-bir; bil
BISH/BIZ/BI (bigarren atzamarra, hatz txikitik hasita)
biga (eus./iberiera): bia//bio: bi-era//bi-une “biak/biok” Cf, entramb@s;
bizi: *biz-enàbiz-in “birritan egina: pultsua”; bihotz: *bi-an-auzàbia-oz “barrunbe biak (aurikula/bentrikulua)”; ibi, ibide/bide; ibai *ibi-
an-ai; ibil *ibi-an-in; biki *bi-ike “bi kide”; bina *bi-anàbina (meton.); bikoitz *bi-ike-os “pareko bi kide”:
BIL (bilo, biluts, bildu, biribil)
ertza, herria, berba, eriak; erro, erru
ER/BER/BIR (errepika, ertza, eritasuna) barre *er-arre “ertz edo iktus
nabarmena”; barri *ebai-arri “ebakitzeko harria”; barren, barru;
ERI *er-en “ertzera eginda, gaixo”; herbal *er-an-boa-al “ahalmen- ertzean”
ERHI *er-eri *hatz mehe”; erpuru, *er-buru “hatz lodi”
ERRI *eR-iriàherri “hiri inguru, aldiri”; erbeste *er-beste;
ERA *eR-aria “erara”; ERRO *eR-on “er gunea, sustraia”; ERRU *eR-u “errotik damu”; porrot *boro-erro-at “erro-buruak at”; oker *uku-er, musker *musu-oker; BAZTER *batza-eràbazt-er “bazkune-ertzean”
BERBA *ber-boa “hitza”; ERRAN/esan *erro-an “erroaren ildotik aurrera; erantzun *erran-zu-une “zuk berba egiteko txanda”; EDER *eite-er “ertz anera, topera”; “EH, eR hori”; berdin, berbera, berregin, birlandu…
Hotsa eta ahotsa
OSH/HOTS HOTS *osh-auzàosh-osàhots “(hitz) ozena”; AHOTS *aho-an-hots “ahoko hotsa”; ostots, arnasots, abarrots, ostots; OTSO *ots-or “ahots zoliko animalia”
Atea eta kanpoa; adi, adu, edu, edun
AT/AD ate *at-en “kanpora”; atari, atarte; kate *ka-ate “aterik ez”,
katean dagoenak aterik ez; late *lea-ate “bailarako sarrera” (adib., Sarlat, Dordoina bailarako atea);
tenk *at-an-en “teinkatu”; eten *e-tenk “ez tenikatu, erlaxatu”
ADI *at-in “aditu/aitu”; aikor *adi hik hor “begira hor” (edo *adi-hik-or “adi hi, lagun (or)
ADU *at-uh “adua/patua;
EDU *ez-adu “ADUari ez”; EDUN aditz erroa.
Arnasa, hatsa, atsedena, asebetea, gozamena
HAI/ASH/ATS (hats haria, halitoa). Paleolitoko kobetako animalia eta
Emakume biluzien irudietan ageri diren hats hariak irudikatzen duten arnasa (Isturitzeko koban, adibidez); hats, arnas, arnasots; aire, ahaire
ASH/ASE (ase eta bete) ASE *ash-en “ase, atseden” ;
ASKARI *ase-an-kari “asetseko (ASE-AN) kariz”
HASI *ase-en-in “ase ondoren ekin”; asetu, asebete;
ATSEN *hasi-an-en “ekin ondoren atsen”; atseden, atsegin
gezia, punta, garaia, etorkizuna, aitzina, haitz, gaitz
AI/AIZ AIA *ai-aria “etorkizun gogo(koa)”, GARAI, ZELAI; aiara/araia *aia-
ara “harana, agindutako (ai) lurraldea (ara)”; aihotz *aiz-ortz “haitzezko hortza”; tai, taila, tailu, tailari; aió, aizán, kaixo.
HAITZ *aiz-auzàaiz-tz “harri punta”; GAITZ *ge-aiz-tz “etorkizun eskasa”; AITZURRA *haitz-an-urra “urratzeko haitza”, AIZKORA *aiz-koro-aria “haitz koroduna”; AZKON *aiz-koro-on “punta jaurtigarria, gezia”; AIHOTZ *aiz-hortz “hotzezko punta”;
AITZIN (aurrea); aitzina (aurrera); aitzi (aurka); aitzaki; aitzitik; aiduru.
Ekintza eta jarduera
AN/EN/IN (egin/egina), auskiterazko aditz nagusiak. –AN: *ai-an “aitzina,
aurrera”; -EN: *ai-en “nondikoa”; IN (egin)
Ohitura, desira eta asmoa
OI/OHI (desio, asmo) oi hala (oxala);
ohi, ohiz, ohitura; noiz *en-ohizànehoiz; omen, ote, ei: *ohi-men, *ohi-te, *ohiàei (hurrenez hurren); ohi *oi-inàohi (-OI hots-hitza bokatiboa da, baita iberieraz ere; hispanieraz OH geratu da).
Lehen euskera honi dagokionez (paleo-euskera), honako ezaugarri hauek azpimarra daitezke:
Onomatopeia hutsezko ahotsak:
Klak/Klask (neandertalaren muster-teknika: harri-enborretik astilak ateratzea) klaska/laska, klaskatu,
klask egin; klakada, klaskada, astila
Klok (azken kolpea)
Proto-aditzak: hots bikoitzak (binarioak)
Dirudienez, lehen euskerazko erro bakoitzak modu binarioan funtzionatzen zuen (esh/she; shu/su; ush/uts, etab.): lehen osagaiak aditzaren egitekoa daukala dirudi (SHU: isiotu), eta bigarrenak objekturena (“akusatiboa” deritzana: ekintzaren ondorioa edo emaitza, SU: sua). Gazteleraz egitean jatorrizko euskaldun batek esango zukeen moduan: “encender fuego hemos hecho”: SHU/SU (isioki/sua); “espantar a precipicio hemos hecho”: USH/HUTS (izutu/husgune). Hots, neandertalaren metodoa ehizarako, dokumentaturik dagoenaren arabera. Horretan bat datoz hizkuntza eta bestelako zientzia adarrak.
Gerora baino ez ziren sortuko (-18.000) adizki autonomoak: AN, EN, IN, ON, UN, edozein objekturi ezarri ahal zaizkionak. Adibidez –AN adizkia: jan, lan, etzan, etab.
Zein da adizki hauen jatorria? Honako hipotesia hau aurkeztera noa: garai berekoak dirateke, hots, bisilabodunak, monosilabodun diruditen arren.
UH (espazioa, Urtzia) paleo-sonemaren ñabarduretatik sortuak dirudite:
UHàA + n à AN
UHàE + n à EN
UHàI + n à IN
UHàO + n à ON
UHàU + n à UN
Bost bokalei “n” sudurkaria erantsi, eta kitto. Hara, takada batean, aditz eta zinkunstantzial boteretsuak. Hain boteretsuak, ezen handik 20.000 urtetara ere aktibo dirauten, La Palmako sumendia bezain aktibo. Hala izan bazen, benetan, “irudimena boterera”, harpeko jendearen irudimena!
Hunkipen adierazpenak
AI (etorkizunaz): ai ene!
OI (asmoa, desioa) oi hala! (oxala!)
Oharrak
(1) UH hotsari dagokionez, lehen euskerako erro txit arkaikoa da, GOIA, ORTZIA adierazten duena, baita espazio irekia edo zabala den oro. Hots polisemikoa da, jakina. Hortik ANU mediterraneo *an-uhu “Goikoa”. Gainera, goian azaltutakoaren arabera, euskal adizki eta zirkunstantzialen jatorria litzateke.
Oraindik polisemikoagoa deritzot ARRE hitzari, nabarmena edo berezia den oro adieraz baitezake: generoa, kolorea, uhertasuna, trinkotasuna, ilunabarra (arrats). Hortik AR (varón)
(2) DA erro paleolitokoari buruz, Jon Baltzaren ikerketa eskertu behar dugu (Un escorpión en su madriguera, Hiria 2000). DA hori hiztunaren aldetiko testuinguruari buruzko zertzelada litzateke, hizkuntzaz kanpoko une-guneari
dagokiona; dena den, ariarren “ser” kategoriaz kanpokoa.
(3) Erraz iruditu ahal dugu gizaki Neandertala besoa luzatu eta E!H esaten. Oraindik geuk ere halaxe egiten baitugu.
Gero, gure Koba garaiko auskitera sortu zutenek, HI eta NI esaten hasi ziren elkarri. HI esatean, NIk besoa luzatuko zuen; eta bere buruari NI esatean, bularra kolpatu; ala bularra kolpatzean ahoskatu ote zuen lehen aldiz “NIZ”? Lastima instantanea hura ateratzeko kazetaririk ez egotea une hartan.
EH HIZ (“bizi haizen hori”); NIZ (“bizi naizen hau”). Beste hizkuntza batzuetan ENNIZ.
Eta hemen filosofía apur bat, euskeraren lepotik:
NIk ez dauka nortasun propiorik, HIk ematen diona baizik. Badirudi hizkuntza jaiobarriari, ume jaiobarriari
gertatzen zaiona gertatzen zaiola. NIK bere inguruan datzan DARUN (da-une) dakusa lehengo eta behin (eulia, titia,
sua, ihia…, eta azkenez bere kide eta mintzaide den HI.
Nahiz eta horretaz konturatu ez, NIK, bere sentsazioak salbu, HI hautematen duenean hartzen du bere
izatearen kontzientzia. Gero, hazten eta hezten garenean, umezaroaz ahaztu eta norberak bere burua jartzen du
gizadiaren eta unibertsoaren zilbortzat, zero-puntutzat. Ahaztu egiten dugu kideak ematen digula zentzua;
eta galtzen jatorrizko inozentzia. Halabeharrez ote, ala horrela hezten gaituelako gizarteak?
Orain, HIren ordez, ZU da nagusi. Azken hau TUI errotik datorke, ikusi dugunez, eta ZU horri jarraitzen diote
latinezko eta gaztelaniazko TU izenordeek (iberieraz SAU, lehengo TEIren ordez)
Azken apuntea, apokalipsia bezpera honetan bereziki azpimarratzekoa: “HI barik ez naiz NI” erran eta batera,
DA barik ez gara GU, erran beharra datorkigu: beraz, DARUN (ingurunea) suntsitzea GEU suntsitzea da.
(Testu hau 2.019an idatzi eta urtebetera gertatu da Covid-19aren pandemia)
Fisika kuantikoan aditu batek esan dit ezen goian azaldutako filosofía guztiz bat datorrela quant-en errealitatearekin.
Hala bada, hobeto. Baina aski eta sobera litzateke gure etika eta jardueraren zutabetzat hartuko bagenu.
** bi izartxoz daudenak Imanol Agirreren ekarpenak dira.
Zerrendako erro horiei dagokienez, bistakoa da goian azaldutako horietatik behintzat bai sortu zela egungo euskera.
Gure lehen arbasoen euskerak oraindik bizirik dirau zorionez. Bizirik jarraitzearen bultzada erabakiorra euskal kultura populaziora hedatzetik etor daiteke: hau da, herri honek berea duen altxorraz jabetzetik euskal jendea,
kolonizazio saio etengabeari aurre eginez.
Algunas voces-onomatopeya del neandertal/aurignac (120.000-18.000~)
He aquí una decena de los “formantes” o raíces de la cuarentena que he aislado:
ISH/IZ 1. luz, vibración, energia; 2. vida, nombre, palabra (izan, izen,
hitz respectivamente)
SHI/ZI 1. fluir, flujo, pulso (isuri, bizi); 2. río, alimento (zi, zitu)
GISH/GIZ ser humano, organismo vivo, sociedad (giza, gizaki,
gizarte respect.)
GI organismo/órganos hum.: carne, hígado, riñones (haragi, gibel,
giltzurrin respect.)
UH espacio/tiempo-: uhaàaraà-A (orgánica); une/gune: tiempo-espacio
(uh-an-en); uru “firmamento” (uh-ara-u); anu “alto” (an-uru). Cf. URU y ANU son además nombres de divinidades mediterráneas (Cf. Felix Zubiaga);
Auz (equivalente aquitano: Goiena (ara-uh-tz), Urçia (uru-tz-zi-a) “Ur Goiena”; auzo “poblado” (az-uh-zo)
SHU/SU 1. encender (isiotu/içioqui)
- fuego, hogar, nariz (su, suete, sudur respect.)
USH/US 1. Ahuyentar, sembrar pavor (ux egin, izu)
- Vacío, despeñadero (huts, husgune); ibérico us
ASH/ATS respiro, pausa, gozo (hats, atseden, atsegin); en ibérico: ash/as
ESH refugio, defensa; (babes, babesgune); casa (etxe *esh-
sheàetxe “espacio-refugio”; hesi: *esh-in “realizar cercado”
OSH/HOTS sonido//voz (hots//ahots)
MATRICES DEL EUSKERA AQUITANO (-18.000)
HITZ palabra, habla (viene de ISH/IZ)
HAUR infante (procede de OR)
HOTS sonido, voz (viene de OSH/OS)
HUTS vacío, oquedad (viene de USH/US)
HITS triste, tristeza, gris (viene de IH)
HATS respiro, descanso ( procede HAI)
HATZ huella (aztarna), zorro (azeri); oso (hartz)
(viene de AZ)
HOTZ frío, muerte (viene de OZ)
HETSE casa, cobijo (procede ESH)
ERHI dedo (viene de ER)
HUR/URRUN cerca, lejos (viene de UH)
URRA avellana (viene de URR)
ARRA/ARRE/AR (berezi-nabarmenak) arra/arras: erreipika; arre/ar:
berezia, nabarmena edo garrantzitsua den guztia adierazteko): aR (varón),
arrats, har(tu), harri, larre, arro, izorra (*iz-arro “haurdun”), zilar, arto
(*arre-to), harra, narra; bihar *ibi-arre “arrastia igarota”;
etzi *bihar-etsi “biharkoak etsi ondoren”; ugar/uhar *ur-arrea, nahasia”
HAITZ roca (viene de AIZ)
ATSE satisfacción, gozo (viene de ASH)
OR/ORTZ perro, animal, Zodíaco (viene de OR)
NOR/INOR/ENOR quién/alguien; no-alguien (ez-noràe-nor), nadie
(viene de EH y de OR)
KIDE/IDE partícipe, compañer@, pariente (procede UK)
IKA poblado en altozano, llano en meseta (viene de UK)
IKE cuesta, pendiente, vertiente (viene de UK)
EKI equilibrio, equivalente (viene de UK)
EKAI/KAI/GAI materia prima, instrumento, comida (viene de GI/KI)
BORO/BOA/BA cabeza, montaña, convexidad (viene de GI/KI)
ABO/BAO/BO boca, vaguada, concavidad (viene de AB)
BEHE/BEHERE bajura, bajo, abajo (viene de BEH)
BADE/BAT numeral (uno), reparto, división (bana); reunión (batu);
pasto (bazka); cada uno (bakoitz) (viene de BA)
BIZ/BIR doble, gemelo (biki), doble (bikoitz), corazón (bihotz);
vivir (bizi, sístole-diástole); (viene de BI)
ARA lugar, valle, territorio (viene de UH y de DA)
EITE/JITE tendencia, inclinación, parecido (viene de EI)
ERTZ extremo, borde, extremidad (viene de ER)
GER ladera, cintura (procede GO y de ER)
ARI/LARI actuante, oficio (viene de IN)
-IRA/ERA derivado, derivación (viene de –EN)
ANG/GANG estrecho, angosto (viene de AN y de UN)
ANU arriba, encima (viene de AN y de UH)
UTU diosa Sol en Sumeria (viene de UH)
LOTU atar/atadura (viene de LOT)
AUZ alto, altura, excelente; (viene de AZ)
AZU/-TXA/ZA bajo, bajura, valle , fértil, huerta, cavidad (bihotz *bi-an-auz “dos cavidades (aurícula/ventrículo)” (viene de ZA)
TUI/DUI de alta calidad, alto (viene de UH)
ITU/IDU de baja calidad, lugar sin salida (viene de UH)
AHAL/AL (ahalmena) ahal: *al-an-alàahal; ahalmen, ahalbide,
ahalegin; ahal izate: ahal-te // kalte: *ke-al-te “ez-ahal-izate”
Verbos y Circunstanciales
-AN– actividad continua (abian, joan, eman, jan, esan…): en marcha, ir, dar, comer, decir (respect.);
Circustancial que cubre todos los demás casos que no cubre –EN (nongo, zerezko, norekiko, etc.)
–EN- origen, derivación (lehen, irten, eten, oroimen…): antes, salir, interrumpir, recuerdo (respectivamente); con circunstaciales.
oración de relativo (daragien/dagien), con verbos.
IN hacer/acción (jin, egin, ordain, inausi…): venir, realizar, pagar, podar (respectivamente). Muchas veces ocurre la deriva ENàIN
–ON verbo: momento/lugar de actividad (egon, jagon, (estar, cuidar)
circunstancial, variante de UNE/ON: espacio-lugar (une-gune)
–UN verbo: (entzun, iraun: oir, permanecer)
UNE/UN/ON/O espacio-lugar (une-gune)
Este lenguaje bisilábico fue propagado luego a la mayor parte de la Eurasia habitable por la gente magdaleniense, que se dispersó del hábitat de nuestras Cuevas tras la glaciación (-10.000) tanto hacia el Este como al Oeste.
- Ertain-Paleolitoko hizkera: auriñak, lehen-kromañona (-50.000-20.000~)
Goian esan bezala, orain datozen erroak (CVC egiturakoak)
Kromañon gizakiari esleitzen dizkiot. Har kontutan honako hau hipotesi mailako esleipena da, ez baitago hori froga dezakeen dokumentaziorik. Baina bai dagoela arrazoi enpiriko nahiko sendoa: arestiko fonetika-hizkera txitukari/ahosabaikoa eztarrizkora aldatu zela; fonetika-aldaketa hain supitu bezain erabat desberdina nekez uler daiteke, ez bada ezen populazio erabat desberdina edota inbasio bat gertatu ezean.
Garai hartako populazio-aldaketa Kromañonaren etorrerarekin gertatu
zen. Jakina, ez dago gertakari biak (hizkuntza aldaketa eta populazio barriaren etorrera) elkarlotzeko froga zuzenik, baina bai zeharreko froga genetiko, antropologiko eta historiko ugari. Hori bai, egiatan, orain arte ezein antropologok ez ikerlarik ez du egin ikerketarik hizkuntzalaritzaren ikuspegitik, zeren, nik dakidala behintzat, soil-soilik euskerak balio dezake horretarako, bera baita “lekuko bakarra”.
Zer gertatu zen, zehazki, tokiko neandertalaren eta Kromañon (Sapiens-Sapiens) etorri barriaren artean? Denetariko iritziak horretaz ere, ezin besterik espero. Ezin jakin, beraz, euren artean zelan konpondu ziren; elebarrietareko eta irudimenerako gai interesgarria, zinez. Gero eta argiago ageri da harreman estu-estua izan zutela eta euren arteko hibridazioa gertatu zela. Antropologo batzuen arabera, ezinezkoa zatekeen Kromañona hemen, glaziazo denboran, Neandertalaren laguntzarik gabe moldatu izatea. G.C. Aethelmanek dio, aldiz, gerra krudela izan zela hegoaldetik zetozen kromañonen eta bertoko neandertalen artean, “harik eta kromañon gerlariek, Karrantza aldera iristerakoan, bakeak egin zituzten arte, Basajaunaren bitartekaritzari esker; eta horrela, “Araba ez zutela suntsitu”.
Alegia, historia eta bizitza ez denez kabitzen pasadizo baten edukieran,
halaxe ez da kabitzen, noski, 15.000 urtetako “harreman estuaren” historia. Halere, orain badakigu NOIZ eta NON gertatu zen harreman historiko hura: duela 50.000 urte inguru gertatu zen, “Périgord Kultura” aldian. Zehazki, Kultur aldi horren lehenengo etapan, “Chatelperron” aldian (izen denok: Neanderthal, Cromagnon, Chatelperron…aztarnategien leku-izenak besterik ez dira) Inkontru hura, zehatzago, Périgord eremuaren hegoaldearen eta egungo Mont-de-Marsan, Aux eta Dax arteko lurraldeetan gertatu zen.
Orduan, “Chatelperron-kultura” deritzanaren data eta eremu horixe izan omen zen trantsizio une eta gunea. Gero, handik 25.000 urtetara “Gravette kultura” ageri da aztarnategietan: Gravette Kultura (-25.000), zeinetan “Dama Oparoaren irudia” (gaizki deitutako Venus ospetsua) ageri den Akitania eta Siberia arteko eremu zabal harrigarrian.
Baina gátozen orain gai honi buruzko gakoetarikoen gakora. Arestian
azaldu dugunez, iraun zuena ez zen izan kromañonaren silaba-bakarreko hizkera eztarrizkoa, baizik neandertalarena. Eta hona hemen galdera erabakigarria (míloiko galdera): gauza bera gertatu ote zen bi kultura horiekin? Beraz, gizaki neandertalaren ildokoa ote da Mendebal Europa honetan iraun duen kultura eta pentsamoldea?; eta ez, frogarik gabe uste denez, Kromañonaren ildokoa?
Baiezkoa erantzuna baldin bada, irauli kopernikanoa dakarke gurera.
Gauza normala izan beharko litzateke tokiko populazioak asimilatzea datorren jendea. Halere, zenbat ari zaigun kostatzen euskara/iberierak asimilatu zuela latina, eta ez alderantziz! Izan ere, zein nekez aldatzen dira “irakakaskuntza ofizialaren” bertsio dogmatikoak!. Kontua da hainbat zantzu direla baieztatzeko ezen neandertalaren ildoko populazioa garela. Baita, beraz, haren kultura, hizkuntza eta pentsaeraren ondorengoak.
Egiatan, inork ez daki ezertxo Gizaki Kromañonaren ideologia, mito eta kosmogoniari buruz ez; Horretaz ez da idatzi nehork, nik dakidala bederen, Auel idazlearen eleberri-irudikapenez salbu; ostera, zenbat tinta dario Gizaki Neandertala dela eta ez dela. haien enterramendu-erritoak, gorpuak okre kolorez margoztea eta, Hartzarekin zituen harremanak, zein adornuz honitzen ziren…Haren hizkuntzaz, ordea, ezertxo ere ez; mutuak ez zirela jakin arren, ezin iruditu, antza, haiek berba egin behar zutenik. Duela pare bat urte izango da, jada, hemen azaldu ditudan erroetariko gutxi batzuk bialdu nituela Natura Science aldizkariko Historia Sailera, Neandertalaren hizkera zela esanez. Baina nork sinetsi halakorik, nori eta freeki bati? Euskaltzaindiara bidaltzea bezala izan zen.
Baina itzul gaitezen harira. Ez ote zen iraungi, bada, Neandertal ospetsua, duela 40.000 urte inguru, Gibraltar itsasertzeko kobetan?, galdetuko duzu, arrazoiz; bada BAI… eta EZ, antza denez. Zeren zera ematen baitu: hura desagertu zela, baina ez haren anduia edo kimua. Eta kimu hori gu geu garela.
Euskaldunoi zenbat kostatzen zaigun barneratzea ezen, duela 10.000 urte euskera/iberiera Europa osoko “lingua franca” zela, hots, mundu guztiak ulertzen zuen hizkuntza, gaur ingelesa ia mundu osoa den antzera. Arazoa da guztiz kolonizatuta gaudela kultura aldetik, eta, ondorioz, daukagun ondarea balioztatzea ezinezko bihurtu zaigula: horren froga bat, Iruña-Veleiako aztarnategiarekin gertatu dena, eta gertatzen ari dena. Hala, arrazoizko dirudi galdetzea ea geure buruaren “negazionistak” ote garen, hots, masokistak. Bada, aurreko guztia barneratzea latz badugu, honako hau irenstea guztiz ezinezkoa izanen da, Moises bera ez badatorkigu Sinai menditik Yaweh-ren izenea, burua distirekin hornituta. Nahiz eta genetistek baieztatu euskal populazioak, 100.000 urtez geroztik, haien gene gehien heredatu ditugunak garela, Europako populazioen artean.
Bestalde, “Loizuko Gizakiarena” daukagu: Nafarroan aurkitu dute
oraintsu, Erro erriberako goienean dagoen koba sakon batean; duela 11.700 urte baino gehiagoko gizaki baten eskeletoa, harrigarriro ongi kontserbatua bere arropa barruan balsamatu antzera jarri zutena; baina zera da harrigarriena: duela 40.000 urte inguru desagertutzat jotzen genuen Neandertalaren hileta-erritoen arabera jarria Kobako apal batean!
Gorpua ahoz gora jarrita aurkitu dute, luzatuta eta eskuak sabelaren
gainean dituela. Garunean proiektil baten zuloa ageri da; Kobaren sarreratik 200 metro sakonera, leku iristezinean, Egiptoko piramideetan Faraioak bezala. Espeleologoek atera izan behar handik, narras. Benetan pertsonaia noblea izan behar hura, eta ez Erro ibarretik galduta zebilen bat. Ez dakit “adituek” neandertaltzat aurkeztuko duten, baina behintzat gizaki neandertalaren erara utzi zuten han bere leinukoek. Zeren ez baita hura bakarrik, baizik eta “hura” han, neandertalen erritoez, jarri zuen jendartea bera.
Ez nintzateke batere harrituko gu ere neandertalen leinukoak garela
ondorioztatuko balute, nahiz eta hori aitortzea “ur sakonetan sartzea” litzatekeen. Askoz erosoagoa “aho txikiaz” zerbait esatea eta kitto. Batez ere, garunean daukan inpaktoari buruz luza daitezke oraingoz; eta “azken emaitzak”
aurkeztu aurretik, urteak igaro daitezke. Ikusiko dugu.
Lurrera jaitsiz eta Kromañonaren hizkera monosilabikoari dagokionez, agian izanen dira gehiago, baina nik, behintzat, honako hauek isolatu ditut:
gogorrak, gorriak
GOR/KOR (gogor, makur) GOR: “entzumena gogortu”; konkor/kurba; mokor: *boro-kor “enbor-koroa”;
gogor: *goro-en-agor “lurraren (goro-en) sikatea (agor)”; gorpu: *goro-buru “enborra, burua, hilotza”; gorma/horma *gor-orma “izotzezko pareta (iglua), hotzekiko babesa”; mokor: *goro-kor “enbor-koroa”;
leize *leh-an-ze “sakoneko azalera”
gur eta agur; makur
GUR/KUR *uk-ai-ge “uko ez eginen” GUR EGIN, GURTU;
AGUR *ai-an-gur; ZUHUR, ZIHUR/ZIUR/SEGUR, *auz-gur “osoz gur ,
arazorik ez”; zuhurtzia…
MAKUR *bah-kur “gur egiteari uko”; ZUHURGE/GEZUR “gur ez
egitearen arazoak”;
garrak
GAR/KAR (garra, brasa) sukar, gartsu; kare: *kar-an-ara-en “bolkan-
garretik eratorria”; harri *kaR-an-iraàkaR-an-iàharri: “garretik (kaR-an) datorrena (ira)”
sortze, zorrak eta lorrak
LOR (alorra, lorra)
ALOR/ARLO: arlote “alorretik at”; lortu, lorpen…
SORTU: SORO/SOLO
ZOR: zor izan… Sortu ez dena, Zor; “Zor eta lor”; zordun, zorduru…
gerri, ager, gerra
GER/HER agerre/gerri; agerri/agirre/ *ager-erri “agerian dagoen ingurua,
hegia” (Cf., iberieraz aker/akel, akelarre, “begibistako landa”, elkarretaratzeko landa publikoa (elkartzeko)
montorrak, trokak eta muturrak
TOR/TRO; TUR/TRU; DOR/DUR mutur, tontor, sudur, txondor, torloju,
dorre, torka, troka, truke; beldur *beltz-duràbels-duràbeldur (top. Durango, Dordoina, Truzios…)
ORD (tor/ord metonimiaz): ordeka, oreka, ordain, ortu…
Kromañoaren hizkeratzat jotzen dudan honek eragin apala izan zuen euskeran; hortaz, hurrengo hizkera (bisilabaduna) neandertalaren erroetan oinarrituta eraiki zuten erabat, eta ez Kromañonaren CVC gainean. Gauza bera gertatu da Kromañonaren mundu-ikuskerarerekin (kosmogonia). Nik dakidala, ez da ezagutzen ezer Kromañonaren pentsaeraz. Beraz, dela haren hizkuntza, dela kosmogonia, txit iragankorrak izan direla ematen du.
- Goi-Paleolitoko euskera, bisilabazkoa
HIZKUNTZA EUSKAL-IBERIERA
Esan bezala, ene ustez, iberiera orain dela 18.000 urte inguru sortu zen, Goi Paleolitiko Solutre aldian, paleo-euskeraren mososilaboetan oinarrituta, bi silabako hizkera sortu zenean. Beraz, euskera eta iberiera hizkuntza bera izango da aurrerantzea, hamabi urtez edo, Neolitikora arte. Horrexegatik gertatzen da iberierazko agertuz doazen heinean, euskeraren bidez dezifratu ahal izatea, eta ez beste ezein hizkuntzaren bidez; eta horretan gabiltza denok, batez ere Kalalanak, Zaragozakoak, Madriltarrak, Portugaldarrak… euskeraz ikasten jo eta ke, kanpotarrek R.M. Azkueren hiztegian arakatzen batez ere.
Ni neu ere horretan nabil, gure hizkuntza ondo ezagutzearen abantailarekin. Gero eta sarriago azaleratzen diren iberierazko testu zaharrak interpretatzen, batez ere -2.300-2.100 ingurukoak, iberiera idatzia latinak irentsita desagertu zen aurrekoak. Hemen ageri den Ruscinoko testuaz gain, beste testu luze batzuk ere dezifratu ditut dagoeneko, baita hizkuntza iberikoari buruz liburuxka bat argitaratu ere (Euskera Dantzara!. El ibérico según el euskera. ACCI.2020ko maiatzean). Izan ere, esan dugunez, bi hizkuntzok, euskerak eta iberierak, beren lexema bisilabazkoak partekatzen dituzte, 350 edo 400 bisilabazko. Hona hemen zerrenda, ohar honekin:
Oharra:
- Egiaz, ez dago garai hartako, ezta neolitoko dokumentazio ahoskorik, ez idatzirik,noski, zerrendako hitz hauei buruz. Lehen dokumentu idatzizko garrantzitsuena Iruña-Veleiakoa da (-1.500), eta Akitaniako estelan azaltzen diren izen solte batzuk.
- Hipotesien eremuaren barruan, betiere, erabili dudan irizpide nagusia iberierarekiko erreferentzia idatzia da (-2.300). Honetaz gain, ikerle batzuen zenbait iradokizunez baliatu naiz, batik bat Imanol Agirre eta Koldo Mitxelenarenak.
- Azkenez, hizkuntzalaritzako arau fonetikoak hartu ditut kontutan, noski: BàPàM (BoroàPuiàMoro); Eta euskeraren kasuan, HàGàK, “H hasperenduna” da jatorrizkoa, eta G/K eztarrizkoak, ordea, amazigh bereberren eragin fonetikoa (-9.000~, Kapsiens-Akitaniako Kultura). Kontuan hartuta, betiere, euskeraren fonetika-mota ahosabaikoa eta ezpainkaria dela. Azkenez, hortxe TàZàD araua ere (Teus/Zeus/Deus; Tebas/Zeberio/Derio). Eta hau ere funtsezkoa: lehenik hitz konplexua dela, eta ondoren laburpena (ebagiàepai)
Orain, hona hemen hizkera bisilabazkoaz isolatu ahal izan ditudan erroak. Jakina ustezko “bi silabadun” berba mordo handia dagoela, euskeraz nahiz beste edozein hizkuntzatan, milaka izango dira; baina hemen erroez (morfema-enbor monosilabiko banaezinez) ari gara. Ikus dezagun:
Erro bisilabadunen zerrenda
Abu (jatorria), Aba/Ama (leinua), Amu, Damu, Abo, Bao, Barre (abo-arre), Abio, Buru (Boro), Behe; Begi, Beti, Bui (Pui), Ika (gailurra) Ike (aldaia); Bash/Bas (baso, basa; ibr. Bas), Bel (Beltz), Bele;
Ebe/Eme, Eban/Eman, Eben (hemen), Oben/Omen, Epe;
AN, -EN, IN, ON, UN (adizki eta ñabardurazkoak)
Hitz (aho-iz), Hits, Izan, Izen, Zen/Sen, Sein, Sembe (seme), Giza, Aria (enda, mota);
Arra (errepika), Arre/Ar (berezia, arra);
Zitu, Ihi, Higi, Yaio, Zio, Erio/Iyo (isuri // ez-isuri), Bizi;
Jel, Hotz, Hortz, Izotz, Horma (Gorma), Lera;
Lot (lotu), Lo (lo egin), Lohi, Lur (lo-ur), Lor, Liz (landarekiak), Lili, Liho, Ehun, Hari, Ari;
Lea (bailara), Leku, Laku (arroa), Lau/Nau, Aia (lautada), Lehun, Lehor, Latz, Ale, Laska, Lats;
Gune (Une: espazio-denbora), Uku (leku), Esku (es-uku), Uko, Ukan (aditza), Uki;
Uha/Da (dagoena), Hura, Ur, Itur, Euri;
Ara, Aran;
Ira (nondiko), iaan (jan), iaaki (jaki, janari), iraan (edan), Igan, Irents, Oro, Ore, Ogi (ore-ki), Esne (zi-ene), Bete, Heste, Putz, Oker, Ipur, Erdi, Zirin, Kaka, Sama, Bel (beltz), Bele, Gara/Kara (aurpegi), Bao, Behe, Beso, Babes; Musu (masail), Mutu, Katu (ibr. Katu (lau),
Gur, Agur, Makur, Nahi, Erri, Abari (afari), Hur, Gaur, Bihar;
Dui (Tui), Duin, Idun, Adi, Adin, Itu/Idu, Gudu, Dur (Dor, dorre), Edur (Elur, ibr. edurte), Tori, Har (hartu), Ordo (ordeka, oreka);
Ekai/Gai, Ikatz, Ekaitz, Gaitz, Gako; Gazi, Gatz, Akats;
Auz (altuera), Auze, Urrui (ugari), Urru (eskas), Arro, Urra, Zitu, Zia (ezkurra), Hur (hurbil); Zur (zure, egur), Zuri, Zurbil, Hazi, Hezi, Ikas, Sasi;
Azu (bailara, barnea), Azal, Azun (haurdun), ilhor (abortu);, Baso/Basa, Eki (oreka),Ika (gorune), Ike (aldapa), Azpi, Men, Zoru, Heze; Xaxa, Xakur/Zakur;
Hortz, Ortz/Ost, Hare, Oro, Ore, Ogi (ore-ki), Gah (gara), Geh/Gel, Bage (gabe,gabezia);
Etz/Ez (ezetza), Eh / He, Ehi / Hei (arreta, deia, aldarria); Eite-Ei (antza, omen); Jite (joera); Jaiki, Jai (jagi);
Sute, Suge, Gar, Kare, Isio, Uxa, Izu, Huts;
Etse *ßesh-she, etxe), Hesi, Babes, Esku (*esh-uku, gune luzatua)
Bade (Bat), Biga (Bi), Biki, Bana, Hirur (Uri/Uli/Ili/Hiri); Laur (Lau), Bortz (Bost), Abar (Hamar, Adar), Hogoi; Bai, Bah (ezezkoa), Baa (zalantza), Bage (Gabe), Biz, Bir/Ber (barriro/barriro), Ebarri (ibr. Ebarri (abai-arri), barri/barri), Erri, Erro, Eder, Erdi;
Iber, Aran, Egon, Sar, iyo (arroyo), yoan (joan), yin (jin, etor), iraun, ihardun; Hari, Liho, Ehun, Irhun;
Hordi, Era/Ira, Hil; Anu (Goiena), Utu (Goia);
Era, Aro, Egon, Angu, Ero, Iro, Iren, Idi (antzu), Ule/Ile, Euli, Eri, Erhi, Ahul, Al (ahal);
Hots, Ahots, Ozen, Otso;
Hatz, Hartz, Azter, Azeri (hatz-eri);
Aiz, Haitz, Aida (aurrera), Aitzi, Harri, Tailu (Dailu/Dalu), Ebai (Epai), Ebarri/Barri (ebai-harri)
Has, Hats (arnas), Ase, Atsen;
Txio (txori), Zozo, Oilo, Zori/Txori (zorte, suerte), Txiro, Adur (energia), Adu (hado, patu), Edu (ez-adu);
Kide (-Ide, idem, pareko, ahaide); Gai (ekai, kai)
Goe/Goi, Aho (Ago/Go, bokale), Gane, Bage (gabe), Ager/Aker (hegi), Hegi, Hego;Ziri, Zirri, Giri (haragi egin), Titi, Txorta, Ebe (eme), Eben (hemen, eraki, erditu), Ebagi, Zati (ibr. Tazi), Zagi (Gezi),
Azkon, Toto, Otoi, Boroto (ibr. Pototo)
Lan, Arlo/Alor, Agor, Neka, Aka, Kali, Atsen, Sor, Zor (ez-sor);
Txiru (Txistu),
Orio, Uhol, Uhar/Ugar, Guri (samur), Ezti, Ugal, Ugatz, Uhal;
Usu, Abusu, Musu;
Urde, Orein, Bohor (Behor), Eli (animalia saldoa, elikatu)
Nire/Ene, Hire, Gure, Egin, Topo/Tope, Enbor, Zabor, Zakar, Lakar, Lizun, Belar, Usain/Usin, Kus/Kux (ibr. Ekus (ikus), Oihu, Orro, Larri;
Izpi, Izar, Ibi, Bide, Iber (ibr. Ber), Ibai, Argi, Ipar, Lipar, Epe, Epai, Zaur (zaurgarri), Xehe, Haize, Hedoi (Hodei), Idoi, Irol, Odol;
Hanka, Izter, Ipur, Uzta, Lepo, Heste, Bihi, Bui (Pui), Buin (Muin, Min), Behen (Men);
Hune (Gune/Une), Atse, Ase, Bel (beltz), Bele, Egu, Egun, Gaur, Bihar, Etzi, Atzo, Aitzi, Aurre, Egu (ez-gu), Hegi/Egi, Oso, Zati, Azti;
Apal, Epel, Upel, Putz, Oker, Uru (zeru), Igo;
Ulu, Tinko, Inko, Agor, Gor;
Siri, Siku, Sute, Isio, Izu, Izur (uzkur, plegu)
Hau, Hura, Hori, Han, Hor, Eben/Hemen
Berba bisilabazkoak isolatzea oso zaila da. Izan ere, hainbat hitz, bi silabadun diruditenak ez dira bi silabako soilak; adibidez, BERTAN, BERTON, HARTU, GORRI, LEUN, URDIN. Bisilabazko garbiak ematen dute, baina itxurazkoak baino ez dira:
BERTAN *ber-uha-an (3 silaba); BERTON *ber-uha-on (3 silaba);
HARTU *ara-an-tu (3 silabako); GORRI *go-on-arre-ei (4 silabako); LEUN hitzak LEHUN/LEGUN du aurretiko, beraz *leh-gune-un(e), (3 silabako); URDIN *uru-un-din (3 silabako), eta horrela zientoka.
Batzuetan laburdunak direlako, eta batez ere lokailu zirkunstantzialak dituztelako tartean. Lokailu horiek, kasik ikustezinak izan arren, hitzak mugitzen dituzten dinamoak dira: en, in, on, un, honez gero ezagunak. Hizki “zirkunstantzialak” delakoak, ñabardurak dira; jatorri ñabardura (en); ekintza ñabardura (in); jarduera ñabardura (an); eta espazio-denbora ñabardura (une/un/on/o). Eta goiko zerrenda orokorrean ageri diren bisilabazkoetan ere, ahaleginak ahalegin, seguru “gazaporen” bat egongo dela: itxurazko bisilabaduna besterik ez dena. Beraz, egiazko bisilabadunak, bisilabazko izatekotan, zerrenda hori goitik kalkulatuta dago.
Goiko zerrendako erro bisilabadunak zenbatu ditut: 400 erro dira; toponimia dezifratzeko baliagarri daitezkeenak, barriz, kopuru horren lauden bat besterik ez da (80 inguru), baina horietatik txit garrantzitsu direnak 20 besterik ez. Izan ere, toponimoak lekua bera eta lekuan dagoenera deskribatzera mugatzen dira, eta ez beste ezer.
Eta lekuan dagoenaren artean, ez dute jasotzen edozein bitxikeria iragankorra, baizik eta iraunkorra dena soil-soilik. Egin kontu toponimia hori duela -5000-4000 urtekoa dela, gutxienik, hizkuntzalari adituenek diotenez. Beraz, gogoan izan behar dugu beti, ea zer gauza den benetan iraunkorra lau mila urtetan zehar; bada, landareriaren kasuan, adibidez, artadiak, gaztainadiak, lizardiak… eta beste gauza gutxi gehiago.
Hona hemen toponimoak dezifratu ahal izateko erro garrantzitsuenak, berauen aldaera guztiekin:
AUZ (altuera, altua): AUZ/AZ-/AS-/-AUX-/-UTZ/UZ-/-UX/-AU-/-OS-/-SO-/-TZ/-ZE-/-SE-/-TE/DE-/
(Auze, Azpi, Aspuru, Auxerre, Uxama, Eraul, Osma, Somo, Zarautz, Zeberio, Segovia, Teruel, Derio)
AZUA/ASUA [bailara, baxuera]: AZUA/-TZA/-TXA-/-TSA/SA/-TA-/-SA-/
(Arantza, Sertutxa, Jata, Sara)
BURU/BORO: –BUR-/-MUR-/-MU-/-BOR-/-POR-/PUI-PUY-/-PIN-/-MUIN/MIN/FIN-/-MOR-/-BON-/-BOA-/-FA-/-MON-/-MUN-/-FO-/-FRU-/
(Burgos, Murga, Murueta, Morga, Portu, Bonaigua, Boroaga, Aiboa, Tafalla, Mundaka, Mondragoe, Puig, Puy-l´Évêque, Foix, Fruniz)
BEHE: -BEN-/-BE/VE-/-PEN-/-PE-/-MEN-/-ME-/-MI-/-FE-/-FI-/BIL-/-BEL-/MAR-/-BAL-
(Benoit, Pendo, Menpe, Mekaur, Vezac, Okabe, Mekoleta, Mikoleta, Figeat, Bilbao, Billaro/Villaro, Villa, Belgica, Mármora, Balcanes
IBER : IBER/IBAR/-BAR/BRA-/-BER/VER/-BRE-VRE-/-PÉR-/-PIR-/
(Bartomeu, Brantôme, Bergerac, Lambreabe, Louvre, Périgord, Pirinio)
ZI-/IZ-/-IS-/HIS -IX-, -IST-/ISTAN-/-TAN-/-TANIA, -LIX-LIS-, ZIER-/CIER/-CER-ZER
Zirauki, Izaro, Caïx (ibaiak edo itsasoa), Akitania, Pakistan, Istabul, Hispania, Lisboa
LEA/LEH: –LE-/-AL-/LA-/-EL-/-LIZ-/-LI-/-L-/
(Lekeitio, La-Réole, Larraona, Elantxobe, Libourne, Lascaux)
UKU-KU-/CU-/-KUN/KUM-/-QUE-/CUM/CUN-KUZ-/-CUS-/-KON/-KOM/-COM/-CONT-COND-, KUNT-/-CUNT, -KONT/CONT-/KIN-/QUIN
(Ukuilu, Laku/Laque, Cumbria, Cunia, Kukuzburu, La Custodia, Kontrebia, Kontebakon, Conde, Komo (lakua), Markina, Barquin-/
LAUR/LAU/LAUN/LEUN/NAU/NAB
ARA/ARAN/ARAM-: Ar/rA-/Er-/-r-/
(Aralar, Ares, Arano, Arambarri, Ereño, Haro): lurraldeak
GARA/KARA: -GA-/-KA-CA-/KAN/-GAN-/-GAM-/-KAM-GAN-/GAH-/-CAN-
(Garai,Gamiz, Gatika, Caylus, Araca, Ganboa, Gamiz, Camino, Cantabria)
KORO/GORO/GOE/GOI/IGO/IGAN: -GO/GOE-/-GUE-/GANE/GAIN/GAN-
(Gorozika, Goenaga, Goiri, Périgueux), Gandara: goienak
IKA/IKE: -KA-/-KE-/-QUE-/-IK-/-IQ-/-PIQ-/IQ-/-IC-
(Fika, Roke, Roque, Piqueras, Pico): gailurrak, aldaiak, aldapak
ILI/ULI/IRI/URI: -*UIRI-/BILL-VILL-DI-/-Ir-/IL-/-DU-/-DA-/
(*Uiria*, Billaro,Villafranca, Villafranche, Dicastel, Duras, Dax): hiri eta hiriburu
DUR/TUR/DOR/TOR//ORT/ORD-: -DU-/-TO-/-DO-/ORD-/ORT-
(Durango/Durungo, Tourmalet, Torré/Dorré-/, Dordoigne, Tormes, Anboto // Ordeka, Ortua): montorrak eta ordekak
DUIN/DUI/DIN-/-TIN-: -DIN-/-TIN-/
(Duinabeitia, Adin, Tinko, Gudu(i)): egokitasuna
TUI-/-ITU/-IDU-: -TU adizkiaaren erroa.
(Sortu…; Agortu, Ahitu): kalitatea/irteera; edota kalitate-eza/itomena
AIZ/HAITZ/HARRI/TAI/TAILU/TAIL/TEIL/ZATI/ZAIL/ZAGI (gezi)
UNE/GUNE: -UN-/-GUN-/-KUN-/-CUN-/-GON-/-ON-/-O-
(Unibaso, Guné, Cunqueiro, Gongeta, Tirón, Erreio): espazio/denbora
AN, EN/IN: (aran, heren, erein…): ñabardurak (zirkunstantzialak). Lexikoaren dinamoak bezala dira, dena mugitzen duten hizki-motoreak (hala hizki, nola adizki)
UKU/KU: -QUE, ESKU
(Ukuilu, Kukuilu, Lekue/Lakua/Luku)/Laque, Eskubaratz: lekuak
EKAI/GAI/-KI-: GAITZ, GAZI, GESAL, GATZ, BAGE/GABE/-GE, (lehengaiak eta elikagaiak)
(Ekain, Gaitza, Gezala/Gesala, Gezuraga
UR/UTUR-/ITUR/-TUR-/URRUI, URRI, UNDA/UNDU-/ UHINDA/-UHIN, INDA, INDAU-/INDU-
(Urumea, Uturri/Iturri, Turbina/Urbina, Unda, Undabai/Urdabai, Undurraga, Indusi, Indautxu
ANU/AÑU, AUÑA-/-UNA-/INU/ÑU; INO/ÑO handigarri eta txikigarriak
Beste zenbait gehiago: ABU, ABO, BAO, BUI/PUI, BAS, BEL, ARRA, ARRE, ZITU/ZI, ZIO, ERIO, ORIO/IYO/IO, ARIA, JEL, HORMA/GORMA, LOT, LOHI, LUR, LOR, SOR/SORO/SOLO, -ARI-, AIA (laua), LEHOR/LEGOR, LATS-/LAST-, ESKU-/-IRA-, ERA, ERDI, GERRI/-GER-, HUR, URRUI, URRI, URRA, ARRO-, ARRE, ARRA- (errepika), ZUR/ZU (egur eta zuhaitz), SASI, BASO/BASA-, KORO/ORO, EITE/EI (antzeko), SU, GAR, KARE, HUTS/US-, ETSE/SE/ES, HESI, BABES, ASE, ARO, ANGU-, HEGI/EGI, ARLO/ALOR/LOR-/SORT-/SORO/SOLO/SOR-/, AKA-, -AMA-, AGOR, LEHOR/LEGOR, ORIO, UHAR, UHOL, IDOI/-IDO-
Erro zaparrada hau eskura izanik, lasai asko atera gaitezke Iberia osoko toponimo-ehizara (Lusitania barne dela). Baita ere kontinentean gora, Bordele eta Périgod goieneraino gutxienik. Bai eta Mediterranioko ipar kostalde osoko toponimia dezifratzen saiatzera, uharteetakoa barne. Azkenez, apur bat trebatuz gero, hor ditugu Sumeria, Jonia, Armenia eta Georgiako toponimoak ere, euskeraren eskura.
Azkenez, iberierari dagokionez, lurpetik iberieraz azaleratzen diren testu arkeologikoekin bada arazo bat: ia denak erlijio testuingurukoak soilik direnez, hitz mordo bat falta dela, batik bat eguneroko bizitzako hitz arruntak. Baina bada abantaila handi bat ere, ezkutuan: iberierazko hitz gehien-gehienak bere egungo dialektoetan aurkitzen direla (gaztelera, català eta gainontzeko dialektoetan, alegia). Zera falta da: egungo dialektoetan dauden hitzok euskeraren bidez interpretatzea, hitz bakoitzak zer esan gura duen jakiteko. Euskeraren bidez interpretagarriak baldin badira, seguru iberierazko hitzak direla.
Interpretazio lan hori egiteke dago, baina mereziko luke norbaitek egitea, hortxe baitatza iberikoaren datu-base garrantzitsuena. Hor doa adibide andanatxoa.
ESQUELETO: *es-en-une-eiñ-en-kara-leh-to-an-aria, “superficie (es-en-une) bastante dura (eiñ-en-leh-te-eska) que es (an-aria”
CRÁNEO: *ara-en-une-eiñ-en-ekai-on-an-aria: “zona (ara-en-une) superior (eiñ-en-ekai-on) que es (an-aria)”
BRAZO: *ba-en-une-eiñ-en-ara-auz-ari-an-onàba-une-eu-iñ-an-zo “zona alta (aus-en-une) de lugar elevado (eiñ-en-auz-on-ara-boa) que es (an-aria)
MANO: *ma-en-une-eiñ-en-men-on-an-aria, “posibilidad (ma-en-une) de mando (eiñ-en-men-on) que es (an-aria)”
BAZO: *boa-en-une-eiñ-en-anu-auz-on-ure-an-aria, “embocadura (boa-en-une) principal de urea (eiñ-en-anu-auz-on–ure) que es (an-aria)
RIÑÓN: *urrui-an-on, “lugar de (an-on) riego (URRUI)”
PULMÓN: *buru-en-une-eiñ-en-leh-boro-on-an-aria, “lugar principal (buru-en-une) en superficie alta (eiñ-en-leh-boro) que es (an-aria): pulmones, birikiak. Cf. LEH-BORO–LEPO
CORAZÓN: *oro-en-une-eiñ-en-koro-ara-auz-an-oz-on, “lugar principal (oro-en-une) coronario (eiñ-en-ara-auz) que es (on-an-aria): corazón, bihotza
ESPALDA: *es-en-une-eiñ-en-boa-leh-ara-an-aria, “espacio de (es-en-une) superficie encimera (eiñ-en-boa-leh-ara)”: espalda
ESTÓMAGO: *es-en-une-eiñ-en-on-to-boa-ago, “espacio (es-en-une) de embocadura principal (eiñ-en-on-to-boa-ago) que es (an-aria): estomagoa.
CODO: *uku-en-une-eiñ-en-ondo-an-aria: “sitio curvo (uku-en-une) de bastante curvatura (eiñ-en-ara-uku-oro) que es (an-aria)”: ukundoa/ukondoa
Deziframendu-erro horiek, eta beste batzuk aplikatuz, betiere euskeran eta iberikoan jada isolatuak (eta tranparik egin gabe), gure gorputzeko organo guztien esangura dezifra dezakegu (pelvis, cóxis, ancas, hiato, trocanter, rodilla, tibia, peroné, músculo, hueso, tendón, talón… etab), zeren euskerak ez baitu galdu, zorionez, bere hitzen esanguraren memoria. Halaber, metodo bera ezarriaz, gainontzeko edozein gairi buruzko lexikoa ere dezifra daiteke: fauna, landareria, ortua, fruituak, animaliak, etab. Hots, dialekto iberikoetan dagoen eduki gehientsuena.
TAXUERA-BIDEA (METODOLOGIA)
Egiazko Etimologia Hiztegi baten lehenbiziko oinarria erro silaba-bakarrak (monosilabikoak) eta bizilabazkoak isolatzean datza, eta horien bidez, lehen euskera hura zer moduzkoa izan zen hautematea. Egiazko Etimologia Hiztegia, diot, zeren RAE (Espainiako Erret Akademiaren gaztelaniazkoa eta beste hainbat hizkuntzari buruzkoak ez baitira egiaz “etimologikoak” zentzu hertsian: hitzak nondik nora datozen esatera mugatzen dira, eta ez hitzen euren esanahia dezifratzera)
Harira etorrita, hasieran azalduta geratu da zein ikerketatik abiatu nuen lan hau: euskal lurralde-ohi guztietako toponimoen baheketatik. Beraz, nire abiabidea GAUZATIKOA da (enpirikoa, fenomenologikoa), errealitatean analisiatik abiatzen dena. Segidan, toponimo horietatiko emaitzak egungo euskal lexikoarekin eta hizkerarekin alderatzea etorri zen, hala nola euskerarekin senidetasuna duten hizkuntzekin alderatzea; hots, berbereen amazigh hizkuntzarekin eta hizkera mediterraneoekin: etrusko, armeniera, georgiera, jonio-kretarra eta ket hizkuntza siberiarra (azken hau Imanol Agirre handiaren eskutik). Hizkuntza horien aniztasunetik dator euskeraren hiruko sinonimia.
Ene lan honen azken taxuerara iristeko BIDEA (metodologia) honaako honetan datza: behin eta berriz esperimentatu, zuzendu, berriro probatu eta aurrera jarraitzean. Hau da, eskarmentuzko bidea, gaur egun “work in progress” deritzana: hots, aitzinka-lana (aitzinki-maitzinki metodoa, esango nuke).
Beste metodologiari, berriz, axiomatikoa deitu ohi zaio. Hau da, EREDU bat jartzen da, hipotesia bat, eta eredu horren arabera saiatzea dago aitzin-hizkuntza hura nolakoa izan zen hautematen.
Horietariko metodoa da egungo EHU/UPVko filologia dekanoarena: euskararen proto-hizkuntza deritzanaren berreraikuntza burutzeko EREDUA kontsonante-bokal-kontsonantea izan behar duela dio (CVC), eta horren arabera antolatu behar dela euskal lexikoa oro. Emaitza: 185 ustezko erro monosilabikotik frekuentzia handiena duten 49 erro.
Horretarako BIDEA monosilabazko erroen frekuentzia taula ezberdinak aurkeztea da, lan nekosoa egiatan, eta fonetika-arazo ez gutxi duena, ene iritzirako. Metodologia honen kritika egiterakoan, Mª Pilar Alonso Fourcade, Genève-Suitzako Unibertsitatean doktoreak egiten diona aipatuko dut hemen:
“Teoriazko hipotesia hau -dio- ez du egiaztatu, orain arte, beste ezein hizkuntzalariren ikerkeketa-lanek… Mitxelena bera konplexutasunaren ikuspuntuan oinarritu zen monosilaba/bisilaba/hiru-silabadunen paradigma eraikitzerakoan… Izatez, aniztasuna eta konplexutasuna baita euskaraz gainontzeko hizkuntzen epistemologian gertatzen dena estatistikoki… Lakarraren hipotesia hori gertatuko balitz deskuidoan, hots, euskal lexiko guztia CVC eredura mugatzea, letala litzateke hizkuntza horren komunikazio-baliabiderako”
Beraz, letala, Fourcade andereak dioenez. Lerro batzuk geroago, honela zehazten du bere erran hori: “aitzineuskera hura hizkera modu antolatugabea zatekeen, zaldi-irritzi edo halakoren antzekoa”.
Ez dakit nik zaldi-irrintzia zehazki, Fourcade andereak iradokitzen duen moduan, baina gai eman ditzakeela beste zenbait animaliaren eta primateen hotsak: karkaxa, kalaka, korroka, kurrinka, zurrunka…
Azken batean taula eta sinbolo franko, baina ezin jakin CVC horiek zeintzu erroei dagozkien zehazki; ezta ere, jakina, ustezko erro horiek benetan emankorrak izateko gaitasunik duten, hots, dene artean lexiko osoa erratorarazteko bezainbesteko emankorrak diratekeen, hala beharko bailuke eta.
Azkenez zer gertatzen da “enbarazu egiten dioten” gainerako erro monosilaboekin? Izan ere, hondakin izateko ez dira gutxi: 136 erro! Unibertsitario horrek, euskera isolatuaren teorian sinesten duenez eta romanisten ildokoa denez (gehiena latinetik datorrela sinesten duten horietarikoa baita), zer egingo du hainbeste erro monosilabo soberakinekin? Izan ere, ez latinak ezta grekoak EZ dute ageri hitz monosilabikorik, ezbada ze laburtzapen direla (lex, crux…lege, gurutze-ren laburtzapen, alegia). Eta horiei buruz, kasu, zein arrazoi arrazionalaren izenean uste ahal da, romanistek uste duten moduan, euskerazko lege lex latinetik datorrela, eta gurutze crux latinetik, eta ez alderantziz? Izan ere, romanisten ustea hizkuntzen historia normalaren kontra baitoa, baita hizkuntza arauen kontra ere (singlea konplexuagotik, etab.); eta arau horiei paso egiteak irudikapenen oihanean aurkitzen garela esan nahi du.
Beraz, monosilaborik ez baldin bada ageri latinean ez grekoan, horiek ere iduritu egin beharko ditu gure dekanoak. Zer egin bestela hainbeste erro monosilabo soberakinarekin?
Bo, irudimen gehiegi –diot nik, hizkuntzazale outsider “fantastiko” honek.
Eta orain goazen geurera.
Euskal lexikoaren laurden bat eginik jada -A eta B letrak-, zenbait ondorio garrantzitsu ateratzeko tenorean gaude. Hona hemen printzipalak:
Euskal PERPAUSAREN EGITURA FINKOA
Euskal perpausako edozein berbak egitura fikoa dauka, eti-beti errepikatzen dena. Prozesu hori hiru urratsez osaturik dago:
1.- Abiapuntua, ñabardurez osatua (“zirkunstantzialak” deritzena). Unea edo gunea, nolakoa, nondikoa…
Lehenengo urrats honen egitura x-EN-UNE osagaiak adierazten dau: aia-en-une, ara-en-une, anu-en-une, asa-en-une, etab.
2.- Gertakizuna (“aditza” deritzana). Zer gertatzen dan edo ez dan esaten digu.
Bigarren urrats hau EIÑ-EN adizkiak adieraten digu (“EGIN” aditz modernoaren aurrekari polisemikoak: egindakoa, egitekoa…)
3.- Ondorioa (“izena” deritzana). Konpletiboa edo osagarria dei dezakegu.
Azken urrats hau AN-ARIA izenkiak adierazten dau.
Egin dezagun aproba edozein hitzarekin: adibidez, “NESKA” eta “ALABA” berbekin.
NESKA: *eme-en-une-eiñ-ez-gara-an-aria: “emeetarik oraindik ez garatua”.
Hots: “emeetarik (EME-EN-UNE) oraindik ez (EIÑ-EN-EZ)
garatua (AN-ARIA, izenkia)”
ALABA: *abu-en-une-eiñ-en-aba-an-aria: “leinu gunea transmititzeko ahalmena daukana”
Hots, leinu-gunea (ABU-EN-UNE) transmititzeko ahalmena (EIÑ-EN-ABA) DUENA (AN-ARIA)
Berdin-berdin izanen da ASTO, ATSO, AGURE, AMA, AITA edo edozen beste hitz jarrita: beti errepikatzen den egitura finkoa agertuko da. Horrixe deritzogu “EUSKAL PERPAUSAREN EGITURA finkoa”
Bada beste egitura finko bat ere, beri errepikatzen dana:
Jatorrizko EIÑ-EN adizki hori EU-IÑ-AN bilakatzen da beti-beti.
Adibide berari jarraiki,
NESKA: *eme-en-une-eiñ-ez-ara-an-aria (izenkia)àeme-une-eu-iñ-an-neska (izen zehatza): “emeetarik oraindik ez zeharo garatua”.
Hots: “emeetarik (EME-EN-UNE) oraindik ez (EIÑ-EN-EZ)
garatua (AN-ARIA, izenkia)àeme-une-eu-iñ-an-asu-neska (izen zehatza)
ALABA: *abu-en-une-eiñ-en-aba-an-aria: “leinu gunea transmititzeko ahalmena daukana”
Hots, leinu-gunea (ABU-EN-UNE) transmititzeko ahalmena (EIÑ-EN–ABA) duena (AN-ARIA, izenkia)àabu-une-eu-iñ-an-ahal-alabaà: “leinu gunea (abu-une) transmititzeko ahalmena daukana (eu-iñ-an-ahal-alaba”, izen zehatza)
JATORRIZKO EUSKAL AHOSKERA
“Niivre ata araina arapa” (Iruña-Veleia). Ez da ortografiazko errakuntza bat “R” bikoitza ez agertzea, baizik eta horrela ahoskatzen zutelako orduan. Beraz, orduko euskaldunek ez zituzten ahoskatzen “R” bikoitz edo dardakaria.
Zelakoa da, bada, etimologiaren arabera, jatorrizko edo berezko euskal ahoskera?
Honetaz ere, halako eta horrelako baiezpenak egin dira, batere argumentaziorik gabe. EHU/UPVko egungo “ofizioko” filologoen arabera, lehen euskaldunen (“aitzineuskararen”) ahoskera, omen, dardakaria eta eztarrizkoa zen. Bada, ez da horrela, inondik ere; baizik eta, justu, alderantzizkoa: lehen euskeraren jatorrizko ahoskera ETZEN EZ DARDAKARIA, EZTA EZTARRIZKOA. Ez da endredazeko animoz, baina hori argi eta garbi erakusten dau euskal etimologiak. Hara:
Ofizioko hizkuntzalariek ondo dakite euskeraren kasuan “irregulartasunak” gertatzen darela (beste hizkuntza guztietan bezala, nonbait). Gurean, adibidez, “R” dardakaria sortzen edota desagertzen da, eztarrizkoak (“k/g/h”) agertzen edota desagertzen dira…Eta fenomeno horri “irregultasunak” deitzen dio jende guztiak.
Zergatik gertatzen dira “irregultasun” horiek. Euskal etimologiak argi eta garbi adierazten dau irregularite horien zergatia: bi edo hiru bokal elkartzen direnean gertatzen da, fijo.
Adibidez, “ASTO” hitzaren etimologian: *ausa-en-une-eiñ-en-aus-toàausa-une-eu-iñ-an-arstoàARSTO/ASTO.
Edota “BOHOR hitzarenean: *boro-en-une-eiñ-en-oràboro-une-eu-iñ-oràBEHOR/BEGOR.
Zer gertatu da “R” dardakaria edota “”g” eztarrizkoa sor dadin? Honako bokal hauek elkartu direla, hurrenez hurren: Cf, a-e, e-e, o-u, e-e (barriro) eta
u-i, eta horren ondorioz “R” eta “g/h” dator beti hots irregularrak sortzea.
Orduan, irregultasunen zergatia jakitea gauza hain erraza bada, zergatik ez dira detektatzen errazki? Arrazoi bat dago: bokalak noiz eta zelak gurutzaten diren jakitea ez delako begibistakoa, ez, prefosta. Bokalak noiz elkartzen diren jakiteko, hitzak zatikatzen jakin behar dugu. Zeren eta hitzak zatikatzen ez badakigu, ez dugu jakinen bokalak noiz elkartzen diren! Eta orduan ez dugu jakingo “euskal irregultasunak” zergatik gertatzen diren.
Ñabardura sotila dela ematen dau… baina praktikan ez da batere “xinplea”. UPVko filologo ofiziokoek oraindik ez dakite (itxura guztien arabera) “irregultasunak” zer dala-eta sortzen diren euskeran. Harik eta hitzak zatikatzen ikasi arte.
IBERIERAREN JATORRIA
Eta orain, gaur egun gai ezabaidatuena agian: non eta nola sortu zan iberiera? Historialariek eta genetistek esanen dizute Sáharan edo Mauritanian sortu zela (“ibero-mauritano” deitatu dute aspaldi), baina ez da horrela, zinez. Ezen euskeraren testigantzak arras bestelakoa adierazten baitu.
Eta zera da euskeraren historiak eta etimologiak adierazten duena: iberiera soilki Akitanian sortu ahal izan zela, duela 18.000 urte.
Hara zergatik. Solutre-aldi horretan, jauzi erabakiorra gertatu zen euskeran: hizkera silaba-bakarrean oinarrituta, gure amatxiek bi-silabazkoa eraiki zutela. Hura trantze miresgaria eta hizkuntza jauzi makala!
Orduan, eman diezaiogun auzi honi merezi duen arreta.
Izan ere, hau eta bestea esanen dute, baina egin kargu. Bisilabazko hizkera, hori seguru, silaba-bakarreko (“monosilabazko”) oinarritu zen:
ISH–IZAN; SHI–ZITU; SHU–SUTE; HUTS–HUTSA… eta abar.
Jauzi hori gertatu bazen (eta hala gertatu zen), hizkera monosilabikoa zegoen lekuan izan zen posible. Non zegoen eta non da, guk dakigula, hizkera bisilabikoa dagoen leku bakarra? Akitanian.
Hizkera monosilabikorik ez datza ez Sáharan, ez Mauritanian, ez Dogonian. Ez orain ez lehen. Soilik Akitanian!
Beraz, soilki Akitanian sortu ahal izan zen IBERIERA.
Ongi da dialektika eta dibergentzia, baina argumentu zientifikoak direnean tarteko. Sanoa da dibergentzia, baina “insanoa”, ostera, argumenturik gabeko diskutia. Eman bitzate argumentu diferenteak, baina gakoa non datzan ahaztu barik: gakoa horretan datza, eta horrixe erantzun behar zaio, prezeski; argudiorik gabeko ihesean ibili gabe.
Iberiera, besterik demostratzen ez den bitartean, Akitania zabalean sortu zen, duela 18.000 urte.
Hartaz geroztik bai, iberierak milaka urte izan ditu goruntz ata beheruntz joateko edo etortzeko: Mauritaniara, Sáharara, Kanarietara eta abarretara…
Baina hori HARTAZ GERO, ez hartaz aurretik.
IRULEGIKO ESKUA
“Aranzadi” deritzan arkeologia-elkarteak Brontzezko ESKU bat aurkitu berri du (2.022) Irulegiko gaztelu baten hondakinetan. Gaztelu hori erre egin zuten, Cesar eta Pompeyo erromatarren arteko gerra batean duela 2.100 urte.
Bada, zorioneko ESKU horren gainean bost lerroko idazkun bat ageri da, euskerazko nahiz iberierazko letraz idatzita. Irulegi uri zaharra Nafarroan zegoen, egungo Iruñea ondoan, Aranzabal bailaran.
Hizkuntzari dagokionean, Esku horren gainean idatzi zutenak, eta hura irakurri, poliglotak ziren: euskeraz eta iberieraz gain, ez dakigu latin jaio berria ulertuko zuten, baino grekera bai, nonbait; eta agian baita zeltiera ere, seguraski. Beraz, eleaniztunak ziren.
Hona hemen testua (duela -2.100 urtekoa, gogoratu, lehenengotariko euskal testu idatzia):
“SORIONEKU (un)–ZORIO-EN-UNE-EIÑ-EN-UKU: “zorionez beteriko lekua”
“T N E KE BE E KIR A TE REN–TA-AN-EIÑ-EN-KE-BE-EKIR-ARE-ATE-EN-UNE: “beha eta ikus ezazu zelako babeslekua izan daitekeen!”
O TIR TA Z E S E KA RI–ON-TIR-TA-ETSE-ARA-AN-ARIA: “zein etse-leku egoki-egokia”
ERR A U KO N–ERR-ARA-EIÑ-EN-UNE-UKU-ON: “leku ezin aproposagoa egoteko!”
Irulegiko ESKU gaineko interpretazioari dagokienean ere, sanoa da dialektika, eta hamaikatxo deziframendu xelebre ematen ari dira.
“Aranzadi” arkeologia taldeari aholku bat ematera ausartzekoan, zera aholkatuko nioke: ez uzteko ESKU gaineko idazkunaren interpretazioa edozeinen esku (ez, batik bat, Iruña-Veleiaren enterradoreen esku!)
Zabal dezala iritzi guztiei zabalik dagokeen debate bat; eta ez argumenturik gabeko “incertidumbres”, celtiberismos” eta abarrezko esapideak zabaltzen utzi “incertidunbre”-rik ed zalantzarik ez datzan lekuan.
Eta ohar bat: testu hori oso zaila da interpretzen:
- Lehenik, euskeraz eta iberieraz dagoelako idatzita, eta beraz, euskera eta iberiera oso ongi jakin behar da hura interpretatzeko.
- Bigarrenik, gure testu hori, KLABEAN idatzita dagoelako. Hots, aski da bokal edo kontsonate soil bat, bere atzean berba oso bat egoteko; izan ere, horixe baita “klabean” idaztea. “Klabean idaztea” da, adibidez, guk gaur egun mobilean idazten dugun bezala, “X favor” edo “X fa”
- Azkenez, testu hori interpretatu ezin dutenak (ez baita gauza erraza) umilak izatea, ezen ez harroputz edo ergelak; aitor bezate “nik ezin dut, kitto, hurrengoan izanen da”.