FAS ZINEKLUBA: “20.000 ESPECIES DE ABEJAS”

 

Ikus-entzunezko emanaldia

2023ko ekainak 13

19:45etan

“El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo

5€ (arrunta), 3€ (ikasleak eta langabeak)

Gaztelaniaz

 

20.000 especies de abejas · Euskal Herria · 2023 · 129 min · Zuz.: Estibaliz Urresola Solaguren · V.O.S.C.

Zinegoak 2023-ekin elkarlanean saioa

Gonb: Lara Izagirre (eko)

 

Film hau albiste izan da, protagonistak (neskato bat) Berlingo Zinemaldian interpretazioaren saria irabazi baitu.

Coco, 8 urtekoa bera, ez da sartzen gainerakoek beragandik espero duten horretan, eta ez du ulertzen zergatik. Inguruan denek Aitor deitzen diote, setati, baina berak ez du bere burua izen horrekin eta begirada horiekin identifikatzen. Amarekin eta bi anaiarekin bidaiatuko du amonarenera, eta izebarekin erlezaintzan eta ezti ekoizpenean hasiko da. Oporraldia egingo dute bertan, eta bizimodua aldatuko zaie.

Filmak gogoeta eginarazten digu genero identitatearen, duintasunaren eta errespetuaren gainean. Opera prima handinahia da, neskato trans baten nortasun bilaketa hutsean gelditzen ez dena, familiako eta belaundaldien arteko gatazkak ere erakusten dizkigunez gero.

 

Trailerra

 

www.cineclubfas.com