ESTROPEZUA

 

Estropezu egin nuenean,

zulo ilun sakonean nintzenean,

hor izan zira nere ondoan,

ni zutitzeko, zuzentzeko gisan.

 

Bizitzaren porrot ilunak,

bakardadezko momentuak,

etsipenez betetzen nautenak,

beltzez tindatuak gau-egunak.

 

Adiskidantzaren indarra,

gorde ahal izan dugun lotura,

agerrarazi itxaropena,

irribarre baten hasiera.

 

Hitzak aurkitu izan dituzu,

behar nituenak aditu,

begietan argia dute piztu,

itzultzeko gogoa eman didazu.

 

 

 

Anaitasuna, laguntasuna,

eskaini ahal izan didazuna,

nire orbainak hesten baitira,

poliki desagertuko dira.

 

Konfiantza galdu dudanean,

zure sorbalda, zure laguntza,

nere berpizteak izan dira.

Urrezko adiskidetasuna.

 

Lainoa doa niretik ihesi,

bihotz-bihotzez eskerrak zuri,

ezingo dut behin ere ahantzi,

hitz hauek zuretzat ditut idatzi.