Izana eta izenaren ganetik
gizona/emakumea… gizakia.
Eta ez dago amarik,
eta ez dago habirik.
Ez dago non negar egiterik
eta… eta ez dago… zerik!
Gizaldi eta gizaldietan,
iluntasunaren gauean,
bihotzaren berotean…
eta nik… eta nik…
nik txoria neban maite!
Norberarenak egin dauanean…
ibarren, latsen bakea, ostea.
Noraezean egonkeran,
amak umea hilda izten dauanean…
Ez dago non negar egiterik
eta… eta ez dago… zerik!
Begiak estu-estu,
agoa legor, mihina astun,
auzokoaren bakean…
eta nik… eta nik…
nik txoria neban maite!
Ametsak ustel, amestxarrak egia…
ilun-ilun dager.
Zulo baltza, txori dardaratia,
esku zimela.
Ez dago non negar egiterik
eta… eta ez dago… zerik!
Ezkortasunak gura gauz beraganatu,
okerkeriaren indarrez,
txarkeriaren gozotasunez…
eta nik… eta nik…
txoria benetan nebana maite!
Ez neban egin gura, baia…
Ostera,… egin, zertu,
hustu egin neban… nik neuk!
Zugatzaren gereizpean ispilua dirudit.
Ez egoan beste biderik, ez, ez, ez egoan…
nire kolkoan!
Arnasea estuka, bihotza taupadaka,
ikusmena lausotua… geroaren galbidea.
Eta nik… eta nik… bai, nik txoria,
txoria maite egin neban!
Baia, txoriak ez eustan sinistu…
Lotu egin neban, neure nahikeriaz…
Lohitu, hondatu…
akitu!
Bizitzearen leihotik
urten eragin neutsan.
NIK NEUK!
Iniaki Martiartu
Deustu – 1993
eragin= arazi
gauz= gaitu
ostera= ordea