KONDESTABLE CIVIVOXA. EKAINAREN 13tik 25era. FILMMAKING FOR SOCIAL CHANGE. PROGRAMAZIO ARTISTIKOA.
ANAKO
Horma-instalazioa, metakrilatoz eta zurez egina
Anako (emakumea Kasemm hizkuntzan) omenaldia da Tiébeléko (Burkina Fasso) Kassena etniako emakumeei. Urtero, denen artean, etxebizitzetako fatxadak margotzen dituzte sinbolismoz beteriko marrazki ikusgarriekin eta diseinu geometrikoekin, horma-arteko lanak behialako motiboekin sortuta.
Monika Aranda
ETORKIZUNAREN ZIRRIBORROAK
Instalazio eskultorikoa eta soinuduna
Holly Miranda New Yorkeko artistak eta Mikel Belascoain nafar artistak elkarlanean dihardute soinu-instalazio abstraktu batean; instalazioa, zehazki, zur birziklatuz egindako piezek osatua da, eta tribu-motiboetan zein behialako motiboetan inspiratutako hizkuntza osatzen dute.
Fábrica de Arte Nuevo
HIRU-TRIBUAK ETA ERRITUAK: BOTILA-FESTAK ETA TUNNING
Anna S. Holmes artista iruindarraren instalazioa-collagea, zinemaldiaren edizio honetarako sortua, eta hiri-kulturei buruzko gogoeta egiten duena, purple drank, tunning kultura edo Tik Tok joera biralak bezalako elementuekin.
POST-PUNK
Luis Garcia artista madrildarra jaialdi honetarako sortu duen instalazioa aurkeztuko digu post-punkaren argi-oihartzunak hurbiltzeko..
Luis García
WAPIKONI
Ikus-entzunezko instalazioa
Wapikoni erakundearen bitartez herri indigenek egindako bideoklip musikalen hautaketa. Wapikoni tasa handiak baitituzte suizidioari, eskola-uztean eta sustantzien kontsumo neurrigabeari aurre egiteko lan egiten duen erakundea da.
EGUZKI-ARGIA EURIAREN BITARTEZ
Gizateria primitiboarentzat, izena gauza izendatuaren berdina zen; horregatik, ordezkapenak metaforari bidea irekitzea beste aukerarik ez zuen izan. Gauzak aipatzearen beldurra oso aspaldikoa da. Beti kontuz ibili behar izan da; zeren, izena esaten bada, izendatua etortzeko arriskua baitago, edota haren izena madarikatzen bada, madarikazioa betetzeko arriskua.
Ez da menturatzea uste izatea, izurriteak direnean, eltxo-hodei ahaltsuak deabruaren lantzat jo izana, eta eltxoa, berriz, deabrua bera.
Iosu Zapata