SANFERMINAK 1978-1979

 

1978an German erail zuten.

Hona hemen jaiek bizi izan duten unerik erabakiorrena. Izan ere, espainiar poliziak urte hartako sanferminak tiroka puskatu baitzituen.

Eta “suspenditu” ziren.

 

1979an, berriz, hau jartzen zuen azalean: “Pamplona/Iruña”.

Eta programa ez zegoen espainolez idatzirik. Izatekotan, gehienbat euskaraz zegoen. Eguneroko ekitaldiak euskaraz eta espainolez idatzi zituzten, eta artikuluak euskaraz. Garai hartako Iruñean!

Zauriak sendatzeko asmoz? Litekeena da.

Uztailaren 7ko orrialdean ere Udaletxea ageri den argazkian ikurrina ikusten da.