Ikus-entzunezko emanaldia
2023ko ekainak 20
19:45etan
“El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo
5€ (arrunta), 3€ (ikasleak eta langabeak)
Gaztelaniaz
The Phantom of the Opera · AEB · 1925 · 106 min · Zuz.: Rupert Julian · V.O.S.C
Zinema mutua zuzeneko musikarekin
Gonb: Josetxo Fdez. de Ortega (piano), Fernando Bayón (filosofoa / Estudios de Ocio Uni. Deusto)
Pelikula mitikoa, Lon Chaney handia protagonista duena; istorioa ezaguna da jada, bertsio asko baititu. Hauxe da onenetako bat, beharbada onena.
Parisko Operako sotoan, ezkutaturik, Eric misteriotsua bizi da, aingeru ahotseko gizon bat, deabruzko aurpegi desitxuratua duena. Paretatik paretara dabil soprano lirain baten atzetik; ospea eman nahi lioke, eta hara non jakiten duen bizkonde galant bati eskua emana diola; orduan jelosiaz beteko da.
Indar dramatiko nabarmena du unean-unean; zinema mutukoak diren interpretazioak ditu, neurriz gaineko keinuekin, baina, kasu honetan, eraginkorrak dira. Nabarmentzekoa da, hala berean, argiaren erabilera. Espresionismoaren eragina ikusten zaio, Chaneyk berak egindako mamuaren makillajeagatik, dekoratuengatik eta atrezzoagatik.
Beti bezala, Josetxo F. de Ortegak jarriko dio musika.