Jose Migel Barandiaranen ekarpena
Arkeologia, Etnografia eta euskal Mitologiara
ARGIBIDE OROKORRA:
https://www.uik.eus/eu/node/7895/pdf
Azalpena
Jose Migel Barandiaranek bere bizitzan ikerketa lerro nagusi hauek landu zituen: Arkeologia, Etnografia/Antropologia Kulturala eta Mitologia. Euskal Herriko hainbat herritan egindako landa-lanei esker XX. mendearen lehenengo erdi aldean baserrietan bizi zen giroa ezagutu ahal dugu (familiaren ezaugarriak, janariak, lan-motak, baserriko lanak eta tresnak, ohiturak, festak, etab.) eta gainera, oraindik tarteka-tarteka eskualde batzuetan berreskuratu zitezkeen mito, elezahar, ipuin, etab. Bestalde, mendietan aurkitu zituzten trikuharri eta kobetan egindako lanei esker gaur egun ezagutzen ditugun historiaurrearen oinarriak jarri ahal izan zituen.
Helburua
Ikastaro honetan XX mendean Euskal Herriak eduki duen ikertzaile garrantzitsuenetakora hurbilduko dira hizlariak. Bertan J.M. Barandiaranen landa-ikerketak, obra eta pentsamendua arakatuko dira eta euskal kulturaren ezagutzan eta gizartean izan zuen eragina.
Programa
2023-09-07
09:00 – 09:30
Erregistroa / Registro
09:30 – 09:25
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
Ikastaroaren irekitze ekitaldia
- Agustin Erkizia Olaizola | UPV/EHU – Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
- UIK-ko zuzendaritzaren ordezkaria | UIK – Zuzendatza akademikoa
09:45 – 10:45
“J. M. Barandiaran y el proyecto ETNIKER. Antecedentes, desarrollo y futuro“
- Dra. Mª Amor Beguiristain Gúrpide | Nafarroako Unibertsitatea etat ETNIKER Elkartea
- José Zufiaurre Goya, | ETNIKER Elkartea
10:45 – 11:45
“Barandiaranen mitologia bildumak ustiatzen“
- Juan Inazio Hartsuaga | Doktorea UPPA eta NUPgatik Hizkuntzalaritza, Ahozko tradizioen eta interpretazioan
11:45 – 12:00
Atsedena
12:00 – 13:00
“JMB-ek garai historikoko arkeologian egindako lanak: gazteluak, eremitorioak“
- Jaione Agirre García | Geografia eta Historian Lizentziatua eta BIBAT Arabako Arkeologia Museoko Teknikari Arduraduna.
13:00 – 14:30
“Irteera J.M.B. Museora. Ikusi ahal izango dira Barandiaran Museoa, bertan ikusgai egongo den erakusketa ibiltaria (Euskal Herriko Erdi Aroko Gazteluak / Castillos Medievales de Vasconia) eta ondoan dagoen Larruntza multzo hidraulikoa eta Errotatxo. Azalpenak emango dituzte: “
- Amaia Vicente | Barandiaran Museoa – Arduraduna
- Ander Arrese | Gazteluberri eta Jentilbaratzako gazteluen indusketetako – Zuzendaria
2023-09-08
09:15 – 10:30
“JMB eta Ataunekiko lotura“
- Jon Aizpurua | ATAUNIKER Kultur Elkartea
- Jexux Aizpurua Barandiaran | Barandiaran Fundazioa
10:30 – 11:30
“JMB eta Historiaurrearen inguruko ekarpena“
- Jose Antonio Mugica | UPV/EHU – Letren Fakultatea
12:30 – 17:30
“Irteera Aralar aldera: Oiduiko saroia/Pikoketa artzantza mundua eta historiaurreko hilobiratze erritualak (Jentillarri/Arraztarangaña/Argarbi trikuharriak) eta Ondarreko harkutxa eta baratzeak“
- Jose Antonio Mugica | UPV/EHU – Letren Fakultatea
- Fermín Leizaola Calvo | Aranzadi Z. E.
Ikastaro zuzendaria
Jose Antonio Mujika
(Beasain, 1957) Doktorea Historian eta UPV/EHUko Gasteizko Letretako Fakultateko Irakasle Titularra. Aranzadi Z. Elkarteko kidea eta UZEIn ere ibilia arkeologia/historiaurrerako euskarazko hiztegia lantzen. Ikerketa-lerro ezberdinak garatu ditu: Euskal Herriko aztarnategietan aurkitutako historiaurreko tresneria, hezurkizkoa (Isturitz, Urtiaga, Santimamiñe, Santa Catalina, Arenaza, etab.) eta harrizko (Praileaitz I, Herriko Barra, etab.). Landa-lana (miaketak, indusketak) Goierriko megalitotan egin du (trikuharrietan -Trikuaizti, Zorroztarri, Praalata, etab.-, harkutxetan -Aitxu, Atxurbi-, eta baratze edo harrespiletan -Ondarre, Beaskin-), eta baita Arabako Errioxako sarbidedun trikuharrietan ere, J. Fernandez Erasorekin lankidetzan. Deba inguruko hainbat kobetako indusketak (Astigarraga, Aizkoltxo, etab.) egin edo aztertu ditu (Praileaitz I) lankidetzan X. Peñalverrekin eta S. San Joserekin. Proiektu lehiakor nazional publikoko kide ere izan da eta baita zuzendaria ere. Azken urteetan, Aralarrek, Neolitotik aurrera eta garai historikoetan, mendi inguruak izan duen erabilera edo kudeaketa arkeologikoki aztertzen ari da beste ikerlari batzuekin. Bere argitalpen batzuk aurkitu daitezke esteka honetan:
https://dialnet.unirioja.es/buscar/documentos?querysDismax.DOCUMENTAL_TODO=jose+antonio+mujika
You must be logged in to post a comment.