Euskal Herria Zuzenean festibala Irisarrin iraganen da, ekainaren 30ean eta uztailaren 1 et 2-an
Kari hortara, Euskal Herriko Laborantza Ganbara-k igandeko zikiro bazkari herrikoia antolatuko du uztailaren 2an, Iparraldeko etxe-ekoizpenak eta tokiko kalitatezko mozkinak baliatuz.
Txartelak tokian bertan erosgai izanen dira, uztailaren 2an, igande goizean, 10.30-tik goiti (tokiak mugatuak).
Xehetasunak : delia@ehlgbai.org / 07 64 21 13 38
MENU : 25 €/eusko-tan
Tomateak eta biper eztia entsaladan
Sasi ardi zikiroa eta ilarrak
Ardi esne izozkia masusta gorri erreximentarekin
Irulegiko sormarkako arnoa, kafea, ondokoa
Iparraldeko irinarekin egindako HERRIKO ogia