“Hasierako urte haietan EKIko ikasketetan aritzea tokatu zitzaienek zorte handia izan zuten. Den-dena ez zen ona, egia esateko: instalazioak desastre hutsa ziren, irakasleen maila penagarria zen eta hura dena gobernatu behar zuen zuzendaria beste inon nahi ez zuten pertsonaje karikaturesko bat zen.
Baina nori zion ardura horrek denak? Nor sartu zen karrera hartan ikasteko, arlo berriak ikertzeko, jakiturian sakontzeko? Inor gutxi, banaka batzuk baino ez. Orduan, zertarako aukeratu zituen jende gehienak ikasketa haiek? Bada, ondo pasatzeko, hitz gutxitan esanda”.