Iparra eta Hegoa,
Euskal Herria, arbasoen lurra!
Denboraren goizaldetik
euskaldunak daude zutik.
Ekaitzak eta urakanak,
gure lurrera jin direnak,
utzi dituzte kalte handiak,
kolpatuak, ez hilak!
Tartalo inbaditzailea!
Irentsi ezin euskalduna!
Itogarria amaituko da,
Beltza hemendik joanda.
Iparra eta Hegoa,
Euskal Herria, Arbasoen lurra!
Denboraren goizaldetik,
euskaldunak daude zutik.
Konkistatzaileen menpean
makurtu egin beharrean,
amore behar ginun eman,
etsaien beldurrean.
Burua hustu nahi digute,
euskal arima kendu nahian,
pozoin beltz usteleko gerlan,
eroarazi gaituzte.
Iparra eta Hegoa,
Euskal Herria, Arbasoen lurra!
Denboraren goizaldetik,
euskaldunak daude zutik.
Kontzientziak dira piztuko,
zapalkuntzatik aterako,
hil-ezkilak oino ez du jo,
gudariak jeikiko.
Iraultzak eta askapenak
ditugu herriaren armak
ta irabazteko bideak,
euskaldunen ametsak.