BATZUK

 

Andoni Basterretxea, Juan Jose Iurrita eta Javier Bilbatua

 

Batzuk badira bizimodua

antolatzen dutenak oraindik bizi gabe,

beste batzuk, ordea, bizi dira

bizi diren egunean, ardura bakar batekin:

Ondo pasa, eta asko harrapa

dantzan egindakoa dantzan eginda dagoela!

 

Hautsarengatik gatoz

hauts izango gara

baina bien bitartean

ondo pasa.

Bizitza urtez betetzea

ez da urteak bizitzea,

alde ederra dago!

 

Batzuek urteak pasa,

beste batzuk bizi eta ahal bada goza.

Batzuk ez dira konformatzen,

beti gehiago nahi, besterik ez daukate.

Beste batzuk, ordea, gutxiz konpontzen dira

eta hobeto bizi dira, ajola gabe!