NUPeko Energia Berriztagarrien Katedrak diplomak eman dizkie Ingeniaritzako lau masterretako 36 ikasleri
Horrela, aintzatespena eman die ikasketa amaierako lanak Ingeteamen Power Technology, Siemens Gamesa Renewable Energy, Nordex, Acciona Energía, STI Norland, IED, EOSOL eta CENER enpresetan egin dituztenei
2022-23 ikasturtean beren ikasketen amaierako lana Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Energia Berriztagarrien Katedran egin duten Ingeniaritzako lau masterretako 36 ikasleek diplomak jaso dituzte Arrosadiko campuseko (Iruñea) Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoan (IITIGMET) egindako ekitaldi batean. Katedra hori lankidetza egonkorrerako eremu bat da, eta Unibertsitatea, sektorean puntakoak diren zenbait enpresa (Acciona Energía, Ingeteam Power Technology, Nordex, Siemens Gamesa Renewable Energy, STI Norland, IED Electronics eta EOSOL) eta CENER (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala) aritzen dira elkarlanean bertan.
Katedraren hamahiru urte hauetan Ingeniaritzako 290 ikaslek egin dituzte beren karrera amaierako proiektuak eta master amaierako lanak lehen aipatutako entitateetan. Urte horietan, entitate horiek Katedraren jarduerak finantzatu dituzte milioi bat euro baino gehiago jarriz.
Diplomak banatzeko ekitaldian Javier Goicoechea Fernández IITIGMETeko zuzendaria, Pablo Sanchis Gúrpide Katedrako zuzendaria, David Astrain Ulibarrena Katedrako zuzendari teknikoa eta Idoia San Martín Biurrun Katedrako idazkari teknikoa izan ziren. Masterretako irakasleak eta enpresa laguntzaileetako ordezkariak ere bertan izan ziren. Beren diplomak jaso zituzten ikasleak master hauetakoak dira: Industria Ingeniaritza, Energia Berriztagarriak, Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritza, eta Ingeniaritza Mekaniko Aplikatu eta Konputazionala.
Ikasleen zerrenda
Hauek dira Industria Ingeniaritzako Masterra egin ondoren ikasketa amaierako lana egin duten ikasleak: Aitor Galduroz Sarasate, Mikel Cebrian Elduayen, Gabriel Pascual Marro, Xabier Bezunartea Oroz, Asier Jorge Aristorena, David Lancheta Lecumberri, Jonathan Mauricio Hurtado Moreira, Nuria Lanz Goikoetxea, Daniel Aristu Ojer, Amaia Mina Gutierrez, Sergio Oroz De Miguel, Javier Ordoñez Ciriza, Álvaro Martín Castilla, Sara Irurzun Redín, Saturnino Sola Giménez, Javier Lizoain Etayo, Élida Mendieta Irisarri, Javier Parra Eneterreaga, Álvaro Conejo Coomonte, Garikoitz Maiza Razkin eta Javier Larrainzar Echeverría.
Energia Berriztagarrietako Masterretik ikasle hauek datoz: Guillermo Antonio Bautista Portillo, Iñaki Chasco Ruiz, Naroa Ramos Arocena, Mikel Oroz Urtasun, Carlos Moreno Macaya, Tasio Izu Berrade, Ricardo Javier Borgna, Henry Acosta Muñoz, Cristian Rodrigo García Defín, Mikel Barado Gale, Ailán Serrano Serrano, Alejandro Ugarte Salvador eta Marina Echenique Palacios.
Azkenik, Jaime Polo Valcárcelek bere MALa Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzako Masterrean egin zuen, eta Julen Mailharin Ortigosak Ingeniaritza Mekaniko Aplikatu eta Konputazionaleko Masterrean.
Argazkia: Katedraren arduradunak, ikasleak eta enpresetako ordezkariak, diplomak banatu ondoren. Aurrean, ezkerretik eskuinera, David Astrain (Katedraren zuzendari teknikoa), Pablo Sanchis (Katedraren zuzendaria), Javier Goicoechea (IITIGMETen zuzendaria) eta Idoia San Martín (Katedraren idazkari teknikoa).