Euskelduna euskeldunen aurka hasi!
Zer jazoten jatzu?
Zerk itsututen zauz?
Zeren bildur zara?
Hara, euskelduna. Begitu!
Ama negarrez dozu. Zeure erruz.
Baztertuta, saldu egin dozulako.
Ez inori errurik bota,
ZEU izan zara-eta. Zu ZEU.
Otsoa gure ardiak jaten etorri
eta zeuk gortako ateak edegi.
Zelango saldukeria!
Non lotuten dira oin, ba,
gurasoen odola eta izerdia?
Non?
Arin be arin ahaztu jatzuz.
Nork esango eban!
Min, bai, min egin deustazu
bihotz barru-barruan.
Nire bihotzari,
negarraren negarragaz,
odola dario.
Zeure erruz!
Nork parkatuko deutsu?
Baten batek, behar bada.
Nik neuk, ez!
Oñaztar eta Ganboatar asko dago,
oraindinokarren,
gure artean.
Madarikatuak izan daitezala,
gizaldi eta gizaldi guztietan!
Iniaki Martiartu
Köln – 1987
gorta= ukuilu
jazo= gertatu, agitu
zauz = zaitu