GERLA GALDUAREN OIHUA

 

Kontatzen denez oraindik,

gaztelu-mendi artean

galdurik omen dabiltza

nafar gerlarien arimak,

gure hildakoen mundutik,

itzultzen diren zaldunak,

borroka zelai hitsetan,

zutoihalak eskuetan.

 

Iraganaren aldeko,

bihar askea lortzeko,

borroka garaitu eta

zapaldu gure etsaiak.

Arrotzen morroi guztiak

behingoz isilduko dira

hemen baigira leialak,

zazpi tiroen zain gira.

 

Haizeak elurretan

kentzen ditu urratsak,

ilargiaren argia

gauean gordeko da.

Laino artean begira,

ari dira xuxurlan,

ibiliz elur artean,

ekaitz basaren barna.

 

Oihartzunaren mezua,

zutitzeko garaia,

zazpi tiro entzun dira

goiz-argia piztean.

Luzaz itxaron dugu,

Egun Handiaren deia,

itxaropenaren lehia

kondairaren aiduru.

 

 

Oharra: “7 Balas” taldearen “Nafarroa” kantutik abiatuta