GAUEKO MALKOAK

 

Dena zure irriñoarekin hasi da,

nire begirada zurean galdu da,

sentimendua ezin deskribatua,

une hauetan partekatzen duguna,

denbora momentu batez gelditu da,

hitzik erran gabe ere, ulertu gira.

 

Zein goxo eta kontsolagarria,

ze amets esna, ze lasaitasuna,

maite diren bi izakiren harmonia.

Zein luzea iduritzen zait denbora

zuretaz urruti pasatzen zait dena,

segunduak ordu bihurtzen dira.

 

Bizitza guretzat gogorra izan da,

ezin izenezkoak izan baitira,

bide berdinak hartzea, segitzea,

elkarrekin bizitzeko ezintasuna,

orduan guri agertu zaiguna,

erabateko desilusio osoa.

 

Gau luzearen isiltasunean da,

zure presentzia hain eskas dutena,

lo asaldatua egiten dutenean,

gau ezinegonean sartzen naizenean,

zure aurpegiaren irudia da,

hutsune pisu hau arintzen didana.

 

Hitz hauek adierazteko nere pena,

ze balorea enetzat hartu duzuna,

zer-nolako izan den atsekabea,

jasan izan dugun gure bereizketa.

Atzarri izan naiz lumatxa bustia,

gaueko malkoak isuri baitira.