BETI DOINU BARDINEAN

 

Ezer barri danik ez dozue esaten:

“zaharra danak gogaitu egiten dau”.

 

Hara ba:

Orduan bizi izaten zan.

Orduan maitatu egiten zan.

Orduan matxinadea isiotuteko deia egin zan.

Orduan ume gaiso batez arduratu egiten zan.

Orduan Eskubideen eta Askatasunaren alde

guda bat galdu zan.

Orduan norbera zahartu egin zan,

hil egin zan.

 

Arean da, orain geuretzat

bizi izatea, maitatutea,

gure buruak asaldatutea,

itxaropenak eukitea,

arduratan egotea,

zahartutea,

hiltea,

betiko alperreko bihurtu dira.

 

Hau guztiau ez da gehiago barririk izango.

Horrek gogaitu egiten zauez-eta,

zuek hildakoak.

 

Iniaki Martiartu

Deustu – 1989

(Erich Fried, olerkari alemanak eginiko olerkiaren itzulpena)

 

gogaitu= aspertu

isiotu= piztu

zauez= zaitue (zaituzte)