Irailak 16 Uztaritze
EUROPAKO ONDAREAREN EGUNAK
Herri Soinu elkarteak urtero Europako Ondarearen Egunen karietara Uztaritzeko ondareari lotua den monumentu baten bisitak antolatzen ditu eta beti kontzertu edo/ta mintzaldi batekin. Aurten, Uztaritzeko Herriarekin partaidetzan eta Carlos de Laborde-Noguez jaunaren laguntzarekin, Lapurdiko familia zaharrenetako baten etxearen deskubritzea proposatzen dizuegu : Haitze gaztelua.
Eguna hola iraganen da :
– 10:00, 11:00, 14:00 eta 15:00 : Carlos de Laborde-Noguez gazteluaren jabeak, gazteluaren lau bisita emanen ditu – 20 pertsonako muga bisitaka – . Bisitetan parte hartzeko behartua izanen zaizue izena ematea zenbaki huntara deituz : 07 69 43 89 67.
– 17:30 : Xabier Itzainaren hitzaldia “Tanburinaren gizartea. Dantzarako soinuaren historio sozial baten alde” bere liburuaren inguruan. (Itzulpen bat proposatua izanen da frantsesera).
– 18:30 : ‘ENARA’ emazte abesbatzaren kontzertua.
Gure webgunea – Notre site web : http://herrisoinu.eus/ |
HERRI SOINU – Lapurdi – 64480 UZTARITZE Tel. 07 69 43 89 67 – herri.soinu@laposte.net |