EGARRIA

 

Sai zaharrak, ortzia besarkatukeran,

hegoez gereiza iluna barreatuten dau

etxea dauan baso hegaletan.

 

Izadi besteko pizti ezigatxak

ez dau, ez eta behar be, beste aterperik,

ez dau, ez eta behar be, beste lagunik,

zeruko tontor gorria izan ezik.

 

Handik so egiten deutso atzaparrenpean

beraren jaubego txiki-handiari,

milaka zaraten isiltasunez ok eginda,

gaueko argitan ilun-ilun ohi dagerren horreri.

 

Ez, bakartasunean ugari dan saia,

ez da beti zorionean urri.

Urdin-baltzean hegaz egitean,

iretargiaren berbaro otzan besteko gozoa

beraganaduten badau behintzat, ez.

 

Zenbat-gurako isilpekoen lekukoak,

biziaren iturburueri darien ernegaia,

ur gardena balitz lez, egarri danari

edangai damotso.

Edan egingo ete dau gure saiak?

Zazpi, baietz!

Ez dauko-eta beste aterperik,

beste ziorik,

Askatasuna bera,

hil gura ezik!

 

 

Iniaki Martiartu

Bakio – 1994

 

 

berbaro= marmar

iretargi= hilargi

ok egin= ase