ZUTAZ OROITUZ

 

Nere oroimenean egonen zira,

gau hartan agindu nizun bezala,

isiltasun sakon baten barrenean,

mundu hontatik airatu zirenean.

 

Gogoan dut zure aurpegi ederra,

irribarre hain goxoarekin zena,

bizigarria eragiten zuena,

bai, umore ona zabaltzen ziguna.

 

Gogoan dut zure amodio sakona,

baita ere ekarri dautazun zoriona,

eman dautazun orekadun goxoa,

zure maitasunaren indar eztia.

 

Xuxurlatu dugu gustuko doinua,

hori bera elkar maite genuena,

bildu eta kontsolatzen gintuena,

gurea zena, gurea bihurtu dena.

 

 

Gure eskuak korapilatu dira,

zure begirada nerean galdu da,

patxadaz lasaitasunez egon gira,

beste lurraldeetara joan zira.

 

Nere oroimenean egonen zira,

gau hartan agindu nizun bezala,

isiltasun sakon baten barrenean,

mundu honetatik airatu zirenean.