Egun horretan jaio zen, Euskal Herriko hiriburuan,
Pablo Saratsate Nabazkoze
euskaldun biolinista eta konpositorea,
mundu osoan fama irabazi zuen artista ospetsua,
demokrata, progresista, beharbada bisexuala,
jaioterrian epaimahaiko aritu zena
sanfeminetan nafarron hizkuntzan egindako
literatur lehiaketetan,
orduko agintarien gogokoa izan ez zena,
eskutitz pribatuetan “Aurrera” hitzarekin izenpetzen zuena.