IRUÑEKO BERTSOPAPER LEHIAKETA

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak Iruñeko Bertsopaper Lehiaketaren laugarren edizioa antolatu dute. Lanak aurkezteko epea zabalik dago jada eta datorren azaroaren 30ean amaituko da. Literatur lehiaketa honen xedea bertsolaritza eta bertso idatzien modalitatea bultzatu eta sustatzea da. Iaz 43 lan aurkeztu zituzten 39 lagunek.

Egile nafarrek eta Foru Erkidegoan bizi den nafarra ez den edozeinek parte hartzen ahal dute. Ezin izanen dute berriz parte hartu aurreko bi edizioetan C kategorian lehen saria erdietsi zuten lehiakideek. Aurkeztutako lanek gai eta neurri librea izanen dute, euskaraz idatziak izan behar dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Bertsoen doinua zehaztu beharko da. Gainera, lanek oinarrizko kalitate-irizpideak bete beharko dituzte. 

Lehiaketaren oinarriek hiru kategoria ezartzen dituzte, parte hartzen dutenen adinaren arabera. A kategoria 2010 urtean edo ondoren jaiotakoei bideratuta dago eta gutxienez bi bertso, eta gehienez ere lau aurkeztuko dituzte. B kategorian, 2006 eta 2009 artean (biak barne) jaiotakoak barne hartzen ditu, 4 eta 8 bertso artean aurkeztu beharko dira eta batasun moduko bat izan behar dute bertsoek. Azkenik, C kategorian (2005ean edo lehenago jaiotakoei bideratutakoan) aurkeztuko diren lanek gutxienez 12 bertso eta gehienez 16 edukiko dituzte eta osotasun moduko bat izan beharko dute. A eta B kategorietan gehienez hiru lan aurkezten ahalko dituzte egileek. C kategorian lan bakarra aurkezten ahalko da. 

Hiru sari izanen dira kategoria bakoitzean. A kategorian sariek 150, 100 eta 50 euroko bonua izanen dute, hurrenez hurren, lan onenendako. Kultura-bonua zehaztutako saltokietan trukatzen ahalko da eta jaulkitze datatik hilabeteko epean trukatu ahal izanen  da. B kategorian 350, 200 eta 150 euroko sariak banatuko dira. C kategoriako lanik onenak 1.500 euro izanen ditu saritan, bigarren lanik onenak 1.000 eta hirugarrenak 500. 

Lanak aurkeztea
Parte hartzaileek lanak eta datuak  https://www.pamplonaescultura.es/eu/ edo www.pamplonaescultura.es/eu, webguneetan horretarako gaituta dagoen formularioa bete beharko dute parte hartzekoeta atariko orritik sartzen ahalko da bietara. Parte-hartzaileek formularioan beteko dituzte datu pertsonalak eta PDFko formatuan igotzen ahalko dute idatzitako bertsoa duen fitxategia. 

Formularioa betetzeko, lauki guztiak bete beharko dira, agertzen diren ordenan. Egilearen datuak beteko dira lehenik (datu pertsonalak, jaioteguna eta jaioterria, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa).  Ondoren, fitxategia igo idatzitako bertsoarekin. Fitxategi bakarra igo beharko da, PDF formatuan, honako izen honekin: IDATZITAKO BERTSOAREN IZENBURUA.pdf. Ez fitxategiaren izenburuan, ez edukian, ezin izanen zaie inolako aipamenik egin egileari edo datu pertsonalei. Lana jatorrizkoa eta argitaratugabea dela baieztatzen duen adierazpena klikatu behar da.

Formularioa bidaltzeko, horretarako gaitu den botoia sakatu behar da. Izapide horrek ez du amaitzen izen-ematea. Mezu elektroniko bat bidali zaizula jakinaraziko zaizu, formularioko datuen laburpenarekin, datu pertsonalen atalean emandako helbide elektronikora. Mezu horrekin, aurkeztutako datuekin ados egonez gero, datuak balioztatu eta izen-ematea amaituko da. Behin aurrekoa eginda, baieztapeneko azken mezua jasotzen da.

Lehiaketaren epaimahaia
Era berean, urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoan jasotzen den beste edozein bide erabiliz ere aurkezten ahalko dira. Kasu horretan, interesdunek lanaren kopia duen gutun-azal bat aurkeztuko dute, itxita. Gutun-azalaren kanpoko aldean, honako testu hau idatzi behar da: ‘Bertsopaper lehiaketa, kategoria (dagokion kategoria adierazita), lanaren izenburua (adierazi lanaren izenburua)’.

Gutun-azal horren barnean, beste gutun-azal bat sartuko da, itxita eta kanpo aldean bertsopaperaren izenburua idatzita eramanen duena, eta horren barnealdean, orri bat, egilearen datu pertsonal hauek adierazita: izena eta abizenak, jaiotze-data, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa. Baldin eta lan batean ez badira egilearen datuak behar bezala ematen, lana ezin izanen da lehiaketan onartu. 

Bertsolaritzan adituak diren Nafarroako Bertsozale Elkarteak izendatutako hiru lagunek osatzen dute epaimahaia. Aimar Sagastibeltza, Joseba Beltza eta Saioa Mitxelena dira. Idazkaria Iruñeko Udaleko Kultura Alorreko euskarazko Kultur Programazioko teknikaria izanen da. Sariak banatzeko ekitaldia 2024ko otsailean eginen da. Oinarriak Kulturako udal-webgunean ikusten ahal dira.