ELGARREKIN, IPARRALDEAREN ETORKIZUNA ERAIKITZEN DUGU!

Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak (IEHGK) 2024-2026 eperako bere erreberritze kanpaina abian jarri du, elkarteak kide berriei ateak idekitzen die, datorren urriaren 31ra arte!

Zer da IEHGK ?

IEHGKk Iparraldeko eragile nagusiak biltzen ditu: ekonomia eta sozial arloan lan egiten duten erakunde sozioprofesionalak, elkarteak, esparru ezberdinetan konpromezua hartu duten herritarrek…

IEHGKk gizarte zibilaren ahotsa elkargo publikoetan zabaltzen du eta lurraldeko erronka handiei buruzko eztabaida publikoak antolatzen ditu.

Zergatik bat egin IEHGKrekin ?

IEHGKan, etorkizuna eta garapena kolektiboki eztabaidatzen dira, eta eragin zehatza dugu politika publikoetan, proposamen zehatzak eginez. Lurraldeko eragileak eta herritarrak elkartzen diren gunea da, elkar ezagutzen ikasiz, denok batera gogoetak egiteko aukera izanik… laburtuz, gauzak aitzinatzeko lekua da !

Adibidez, azken hilabeteetan, IEHGKk :

Eta 2024 urte hasieran, IEHGKk IPARRALDE 2040 l PAYS BASQUE 2040 prospekzio lan handia habian emango du, herritarren hitz libre eta parte-hartzailea zabaltzeko aukera ematen diona!

Zatoz IEHGKra zure ikuspundua ematera, zure esperientzia profesionala partekatzera edo, besterik gabe, interesatzen zaizkizun gaiei buruzko konpromiso pertsonalarekin, Iparraldearen etorkizunerako!

IEHGKren funtzionamenduari buruzko informazio gehiago : hemen!

Nola izan kide?

Zure hautagaitza urriaren 31 baino lehen aurkeztu:

  • herritar gisa (urtesaria: 25 € / gazteak eta diru-sarrera ttipikoak: 10 €).

  • erakunde gisa (elkarteak, kolektiboak, erakunde sozioprofesionalak… urtesaria: 50 €-tik 250 €-ra, erakundearen aurrekontuaren arabera).

Zalantzarik baduzu, ez duda eta jarri harremanetan lan taldearekin : cdpb@societecivile-paysbasque.com / 05 59 25 38 90.