MIKEL ZUBELDIA: “GOIZ NEGU, BI NEGU”

 

“Izua, izua. Izua ez zegoen, Saldivia-Kurtz, oihanaren ilunpe hertsi amaigabean, foko elektriko zuri burrunbarien aldamenean baizik, korridoreetako moketa higatuetan izandako loreak eta gela hutsak zapaltzean, putzuetan itotzen ez diren neoizko letren leinuru mingarrian, zulatzen bukatzen ez diren gurpiletan. Ez baitago leku bakartiagorik jendetsuak baino, are gehiago ikonikoak badira, atzerriko espaloi eta ohe epel edo beroetan dakusagun bakardadea gure baitan daramagun hotza besterik ez denean, itzal bat bezala, kristalezko salatari batek egia esaten digun arte.”