A VIDA DE PAZ ET CONCORDIA

Kondestablearen jauregiko areto gotikoa. Irailaren 6tik azaroaren 30era. Erakusketa: A vida de paz et concordia.

Udal Artxiboko eta Udaletxeko mota desberdinetako (agiriak, bibliografia, ehunak, pinturak) 36 pieza egonen dira ikusgai, bai eta Iruñeko Katedraleko Artxiboko pergamino bat ere. Erakusketak ibilbide bat proposatzen du taula grafikoekin irudiztatutako hamaika beira-arasetan barna, bi helbururekin: Alde batetik, dokumentuen bidez azaltzea “Burguen Iruñea” deiturikoaren jatorria eta jurisdikzio ezberdinen artean izandako gatazka eta liskarren nondik norakoa. Bestetik, Batasunaren Pribilegioaren garrantzia azpimarratzea, hiria baketzeko eta bateratzeko tresna egokia izan zelako eta Iruñeko hiri modernoaren sorrera ere ekarri zuelako.