Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) bere dohaintza kanpaina berria 2023ko urriaren 16tik azaroaren 26ra eramanen du, TRANTSIZIOAK gaiaren inguruan.
Agroekologia, agro-oihangintza, etxaldeen autonomia garatzen dituzten laborantzaren eredu iraunkorrako trantsizioak sustatzea… hau da Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Iparraldeko etxaldeetan eta lurralde mailan finkatu dituen eginkizunak, laborariak laborantza herrikoiaren oinarriak aplikatzen lagunduz.
Laborariak dira aktore nagusiak, etxaldeetan « egiten » dutenak. Guk haien praktikak hobetzen laguntzen ditugu, erosten dituzten gaietarik libratzeko eta klima aldaketaren ondorioeri egokitzeko.