Nerea Ibarzabal
Giza harremanetarako arduradunak aldaketaren berri eman dionean, Billek buruarekin baietz egin dio. Ez du bere betiko “bababai” azeleratua ahoskatu, guztiz ados dagoela adierazi nahi duenetan darabilena. “Ulertzen duzu, ezta, Bill? Zentrala beste enpresa baten eskuetan dago orain. Huste lanetarako makina garestiak ekarriko dituzte, eta hauen segurtasuna ezinbestekoa da. Zerorrek ere eskertuko duzu konpainia apur bat”…