ZIUDADELAKO BOLBORATEGIA. 2023ko urriaren 13tik abenduaren 10era. Adolfo Lacunzaren erakusketa: Bidea, ibilbide.
*Betidanik nahiago izan dut ibilbide hitza bide baino. Akaso Machado edo Serrat dira errudun, baina momento honetan ibilbide hitza hartuko dut nire jarduera profesionalari buruz hitzegiteko.
Urrats, pauso, aztarna… egindako ibilbidea deskribatzeko erabili izan dira poesian beti, eta hemen erakusten ditudan argazkiak zer diren azaltzeko balio didate hitz horiek orain. Agian aztarna horiek irudi moduan antzemateko saio bat da hau, zinema eta kuriositatez betetako ibilbidean utzitako aztarna analogiko eta digitalak. Ez nekien argazki artxibo hauek nire barnean aztarna berbera utzi izan duten, edo nire bizitza profesionalan bildutako ehun mila irudiak bizipenak edo garrantzirik gabeko klik mekanikoak diren soilik… Eta erakusketa honek zalantza guztiak kendu dizkit.
Ziur nago orain artxibategian nire urratsak geratu direla, jarraitu dudan ibilbidea plasmatzen dela, historia apurrek ukituta.
Kulturaz mintzatzen ari gara orain, eta egin ditudan argazki gehienek aztarna intimo bat utzi badidate ere, batez ere “kultur jendearen erretratuekin” sentitu naiz eroso.
Elkarrekintza horien aztarnek markatu dute nire bizitza, nire ibilbidea.
Jakintza, ikasteko gogoak, sentikortasuna eta irudimena nik erretratatutako pertsona askotan aurkitzen dira, eta haiek niri emandako denbora motz horrek, segundu baten 1/125a gutxi gorabehera, haien barnean sartzeko baimena eman dit. Denbora motza, jakina, baina aztarna erraldoia.