IBAN GARRO ALZURI

Iban Garro Alzurik, Udalak eta Nafar Ateneoak antolatutako “Iruña Hiria” Nazioarteko XVII. Poesia Saria jaso du asteazken honetan. Larrosa bat Groenlandian da 3.000 eurorekin eta lanen argitalpenarekin saritutako poema-liburuen izenburua.

Cristina Ibarrola Iruñeko alkateak eta Pedro Salaberri Nafar Ateneoko presidenteak banatu dituzte sariak, Kondestablearen jauregiko patioan, Nafar Ateneoko eta Udalbatzako beste kide batzuk ere bertan zirela egin den ekitaldian. Lehiaketaren hamazazpigarren edizio honetan, 119 emakumek eta 325 gizonek eginiko 444 poesia lan aurkeztu ziren.

Euskarazko modalitatean, berriz, honako hauek: Gotzon Plaza Jaio poetak, lehiaketaren aurreko edizioko irabazleak, Unai Pascual Loyarte Denonartean argitaletxeko editoreak, Ines Castiella Imaz Nafar Ateneoko Euskara batzordekideak eta Pedro Salaberri Nafar Ateneoko presidenteak.

Poema-liburua

Epaimahaiaren iritziz, Iban Garro Alzuriren Larrosa bat Groenlandian lanak estilo propioa markatzen duten baliabide literarioen aberastasuna eta dotorezia erakusten ditu. Poema-liburuak gogoeta sakonak planteatzen ditu kontraesan kontzeptualak dituzten zenbait bertsoren bidez, eta horiei esker, irakurlea obran sakontzen jarraitzera lotzen du. Iban Garro Lesakako poeta eta bertsolariak zenbait sari jaso ditu bere lanengatik, besteak beste, Iruñeko Udalak egile berriendako antolatutako euskarazko XXIX. Literatur Lehiaketako lehen saria.