ARKANBELE KANTAK

CIVIVOX KONDESTABLEAREN ARETO NAGUSIA. Osteguna, urriak 26, 19: 30ean. EUSKARAZKO ERREZITALDIA: ARKANBELE KANTAK: HITZA, MUSIKA ETA IRUDIA, Mikel Taberna, Joseba Irazoki eta Oier Fuentesekin.

Mikel Tabernaren Arkanbele kantak (Susa, 2021) liburuko testuetan oinarriturik, idazleak berak poema hautatuak errezitatzen dituen bitartean, Joseba Irazokik gitarra eskuetan musika eta hitzak txertatuko ditu, unean berean inprobisazioari eta sorkuntzari ere aukera emanez, eta Oier Fuentes Katubik emanaldirako espres landutako irudiak proiektatuko ditu pantailan. Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatutako jarduera, udazkeneko zikloaren barruan.

Mikel Taberna Irazoki (Lesaka, 1957) Biologiako ikasketak egin zituen, baino euskal idazle eta itzultzailea da. Itzultzaile jardun zuen Nafarroako Gobernuan erretiroa hartu zuen arte. Gai jartzaile eta aurkezle lanak egin izan ditu bertso-jaialdietan, Nafarroako Bertsolari Txapelketan esate baterako. Artikuluak idatzi ditu hainbat hedabidetan. Poesia eta ipuingintza landu du batez ere: Bota xoxa! (1996, Tene Mujika saria), Mendearen ilunabarrean (1996, Ernestina de Champourcin saria), Errege eguneko panpina (2000, Donostia Hiria saria), eta Txokolatezko dinamita (2001).

Joseba Irazoki Agirre (Bera, 1974) Abeslari, gitarra jotzaile eta musikari da. Diskografia zabala du, ia 20 disko kaleratuta. Hainbat kolaborazio ere egin izan ditu beste batzuen lanetan.Folka, rocka, psikodelia eta tresnen esperimentazioan datza bere jardun sailkaezina. Atom Rhumba taldeko kidea izan da, eta besteak beste, Duncan Dhu, Mikel Erentxun eta Nacho Vegasekin jo izan du. “Etxeko Uzta” taldekidea da, Pettiren bandan. ETB 1eko “Tumatxa” telebista saioan, beste euskal kantu batzuen bertsio pertsonalak egin izan zituen. Parte hartze hori publiko handiari hurbiltzeko urrats bat izan zen.

Oier Fuentes ‘Katubi’ Telekomunikazioetan injeniaria da ikasketez, ikus-entzunezkoetan espezializatua. Injeniari bezala lanean aritu ondoren, ikus-entzunezkoen ekoizpenak eta aholkulari tekniko gisa jarduteko bere enpresa sortzen du. 2007 urtetik hona hainbat luzemetrai, film labur, telebista programa eta serietan parte hartu du. Azkenaldian fikziozko zein dokumentaletako muntaian eta postprodukzioan aritzen da gehienbat.