FAS ZINEKLUBA: “X. KORTEN! SAIO BEREZIA”

 

Ikus-entzunezko emanaldia

2023ko urriak 24

19:45etan

“El Carmen” aretoa Indautxu Plaza z/g Bilbo

5€ (arrunta), 3€ (ikasle eta langabeak)

Gaztelaniaz

 

Lau film labur proiektatuko dira KORTeN! jaialdiaren barruan, Cineclub Fas taldeak antolatua eta Zinebik babestua.

Gonb.:

Sara Díez García, Álvaro Monsalve, Lur Olaizola, Brenan Duarte, Toño Pérez, Txarly Marqués

 

Johnny by Night · Euskal Herria- 2023- 21 min

Leok bere burua saltzen du kalean Johnny izengoitiarekin. Alter ego horrek balio dio bere nartzizismoa elikatzeko eta segurtasunik-ezak ezkutatzeko. Gau batez bezero bat ezagutuko du bere jokoaren gaineko zalantzak sorraraziko dizkiona. Film neonoirra, mundu miserable hori erakusten duena.

 

Hirugarren koadernoa · Euskal Herria – 2022 – 21 min

Memoria politikoaren gaineko elkarrizketak. Aktore batek eta zinemagile batek film bateko gidoia entseatuko dute, egunkari bateko zatiak hartuta, 1980tik 1985era Maria Dolores Gonzalez Katarain Yoyes hildakoaren egunkarikoak, zeina Mexikon erbesteratua egon baitzen.

 

Anti-Natura · Euskal Herria – 2018 -22 min

Barne-kanpo bidaia bat, bigarren mailako errepide bat, irudiak eta melodiak, lagun egingo digutenak. Zaurgarritasuna eta behaketa. Lau ekitalditako obra esperimentala.

Naturala artifiziala da. Dialektika.

Errepide bat arrakala bat da paisaian. Hala, artifiziala dena naturan txertatzen da, eta arrakalak irekitzen ditu. Hasieran natura baino ez zegoen. Hausazko mutazio batek piztia bitxia sorrarazten du. Bi hanketan zutitu, eta eskuekin manipulatzen hasten da. Artifizialtasuna azaleratzen da. Gizakiarengan naturala da artifizioa. Dio egileak.

 

Camila Hunck  · Euskal Herria – 2022 – 35 min

Asturias 1950ean. Camila neskato bat da lotura lanak egiten dituena makiekin, eta arimekin bizi da iheslarien leizean. Camilak maki bat zaintzen du; ihesi dabil, eta leize batean gordeta dago. Toki horretan bi garaitako munduak batzen dira: Neardentala eta gerra zibilaren ondorena.

 

www.cineclubfas.com