Datorren ostiralean, urriaren 27an, ostiralean, arratsaldeko 19:00etan, Barrena jauregian Ordizientzia 2023 zikloan, Itziar Alkortak “Superbakterioak, ingurunetik ospitalera” hitzaldia eskainiko digu. Hitzaldi honetan, Itziar Alkortak geroz eta larriago bihurtzen ari den arazoaz hitz egingo digu.
Itziar Alkorta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Kimikan lizentziatua eta Biokimikan doktorea da. Berkeley Unibertsitatean post-doktorego egonaldia egin zuen, eta 1996-tik Biokimika eta Biologia Molekularra Saileko irakaslea eta Biofisika Institutuko (UPV/EHU, CSIC) ikertzailea da.
Ikerketa talde baten burua da non bakterio konjugazio mekanismo molekularrak aztertzen dituzte antibiotikoen kontrako erresistentzia arazoari irtenbideak emateko.
Doktoretza-tesi, masterrra eta gradu amaierako lan ugari zuzendu ditu. 100 artikulu zientifiko eta dibulgaziozkoa baino gehiago idatzi ditu eta ikerketa-proiektu ugaritan parte hartu du ikertzaile edo zuzendari moduan.
Biofisika Institutuko zuzendaria, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Dekanordea eta SEBBM batzordeko kidea izan da. 2017 urteaz geroztik AKADEME II-an (UPV/EHUko emakume akademikoa sarea) parte hartu du. Eta gaur egun ikerketa-taldeen sarearen Joint Research Laboratory on Environmental Antibiotic Resistance koordinatzailea da.
Euskaraz eta ingelesez irakasten du Biologia eta Biokimika eta Biologia Molekularra Graduetan, hurrenez hurren eta Unibertsitate arteko Masterran Biologia Molekularra eta Biomedikuntza parte hartzen du.