Badakizu, Euskoa abantaila ainitz dituen moneta solidarioa da : ekonomia, ekologikoa, hizkuntza arlokoa, soziala, kulturala… Baina ezagutzen ote duzu tokiko monetaren inpaktu bikoitza ?
Euskoa erabiltzeak zure euroen balioa bikoizten du ! Zeren eta, euro bat eusko batengatik trukatzen dudalarik :
-
Eusko bat ukaiten dut
Ekonomia lokalean ibiliko da, trukeak dinamizatuko ditu eta aberastasuna lurraldean atxikiko du. Tokiko monetarekin erosten dudan bakoitzean, zirkulu bertutetsu bat sortzen dut zirkuitu laburrak garatzen dituena, tokiko ekonomia eta enpleguarentzat onuragarria dena !
-
Nire euroak trantsizio ekologikoa finantzatzen du
Euskoaren truke ematen dudan euroa ez da Euskal Moneta elkartearen baliabideetan sartzen : Garantia funts batean gordea da. Legalki derrigorrezkoa da behar izanez gero zirkulazioan diren Eusko guztiak ordaindu ahal izateko. Garantia funts hori bi banku etikoetan banatzen da, soilik helburu sozial edo ingurumenaren aldeko proiektuak finantziatzen ditztenak.
-
NEF : 1988 urtetik goiti, banku kooperatibak profesional eta partikularrak biltzen ditu gizarte justu eta iraunkorrago bat eraikitzeko. Finantza sano eta gardena defendatzen dute. Ekologia, gizarte edo kulturarentzat onuragarriak diren proiektuak finantzatzen dituzte bakarrik.
-
Crédit Coopératif : %100 bere bezeroena den banku kooperatiboa da, ekonomia engaiatu, iraunkor eta solidarioa defendatzen du 130 urtez geroztik. Garrdentasuna, RSE, inpaktu neurria, finantza engaiatuaren alde egiten dute eta paradisu fiskalak baztertzen ditu.
Molde honetan, gaur egun zirkulazioan diren 4 milioiekin, esan nahi du aldi berean 4 milioi euro Euskoaren formarekin ekonomia lokalaren baitan zirkulatzen direla, eta bestalde 4 milioi eurok soilik ingurumenaren eta gizartearen alde diren proeiktuak finantzatzen dituztela ! Gehiago trukatuz, gehiago aldatzen da !