KANALDUDE: SOLASALDIA | EUSKALKIAK HAUR ETA GAZTE LITERATURAN

Mugaz gaindiko mundua(k) zen aurtengo Ikusi Mikusi azokaren gaia. Karia hortara euskalkieri buruzko solasaldi bat antolatua izan da. Gure hizkuntzaren aberastasun hori irakurketa momentuan edo liburu bat erosteko momentuan muga bat bezela ikusia izaten ahal da. Gai honen inguruan solastatzeko, idazle, argitaletxe eta adituak bildu dira: Ainize Madariaga (animatzaile), Koldo Zuazo (idazle eta euskalkien aditu), Aines Dufau (IKAS pedagogia zerbitzuko zuzendaria), Antxiñe Mendizabal (ELKAR argitaletxe, HGL argitalpenaren arduraduna, idazlea), Eneko Bidegain (idazlea, erakaslea), Yolanda Arrieta (idazlea, bitartekaria).

https://kanaldude.eus/bideoak/6022-gertakaria-ikusi-mikusi-2023-euskalkiak-haur-eta-gazte-literaturan