Zuregatik maitatua nahiko nuen izan,
amorante zoragarriak bilakatuz,
egiazko amodioarekin elkartuz,
ametsa egiaz, aldatuko da orduan.
Adiskidantza amodioaz aldatzen al da?
Sentimendu desberdinak nahasten ahal dira?
Nere ametsa ilusioa besterik ez ote da?
Duda horrekin beharko ote dut segitu bizitza?
Ez zira inoiz konturatu,
eman didazun maitasunaz,
ez zira inoiz ohartu,
ekarri didazun bihozminaz.
Amultsuki elkartzen gaituzten harremanak,
beti bihotz barne sakonetik izurtzen dira,
hain azkar eta beroak ateratzen baitira,
urtuko lituzke mendiko negu-elurrak.
Eta zuk ere, nitaz duzun atxikimendua,
bihotzaldia murmurikatu egin didazuna,
atzo goxoki neure belarrian xuxurlatua,
gaur ene pentsamendu guztien lehentasuna.
Ez zira inoiz konturatu,
eman didazun maitasunaz,
ez zira inoiz ohartu,
ekarri didazun bihozminaz.