ÀLVAR CALVET

ZIUDADELAKO LABEA. Azaroak 10 – abenduak 17. Erakusketa: Àlvar Calvet. Tierra presa.

Àlvar Calvet Tremp-en (Lleida) jaio zen 1965ean eta Tarragonan ezarri zen 1979tik aitzina. Haren lan artistikoa 1993tik aurrera publikoarekin gero eta elkarreragin handiagoa izatera bideratu da, ikuslearen zuzeneko laguntzarik gabe izan edo existitu ezin den puntu bateraino.

*Iruñean aurkezten dudan lanak aurreko lan batzuk eta berrienak biltzen ditu. Proiektu osoa sedimentuen eta kudeaketaren ingurukoa da, edo, hobeto esanda, kudeaketa okerraren ingurukoa; izan ere, horietako asko urtegietan eta presetan geratzen dira, eta horrek hainbat alderditan eragiten du, hala nola Ebroko deltaren atzerakadan eta desagertzean.
Iruñeko erakusketak 2019. urtean hasitako triangelu baten amaiera edo itxiera irudikatuko du: Manresa, Amposta eta Iruñea. Erakusketak kontzeptu-mailan elementu-koktel bat aurkeztuko du: ibaiei eragiten dieten arazo batzuen protesta eta bistaratzea, zehazki Ebrori eta ibaiadar batzuei eragiten dietenak, bai eta ibaietatik jaisten ez diren sedimentuei ere, zergatik geratzen diren atxikita, eta, ondorioz, Ebroko Delta bezalako espazioen atzerakada (…)