LABURPENA
Duela 3 hilabete aurkeztutako muoiaren g−2 esperimentuaren emaitzak oinarrizko partikulen eredu standarra, SM, kinka larrian utzi dute, balio esperimentalen eta teorikoen arteko desadostasuna, «anomalia», 5σ balioa hartu baitu. «Anomalia» baten balio horrek adierazi izaten du eredua ez dela gai neurketa esperimentalak azaltzeko eta beraz, derrigorrez, eredua aldatu behar dela. Hala eta guztiz ere, artikulu honen idazleak apustu egiten du muoiaren g−2 esperimentuaren emaitzak ez duela SM eredua hankaz gora jarriko.
Osoa irakurri: