PANPO

 

Bihotz handia zinuen,

gizon eskuzabala,

zure aurpegiak zuen

irribarre bihurria.

Askotan ezagutu dut,

zure umore goxoa,

maiz barre egin dugu,

hori zen zure arma.

 

Zer nolako plazera

zure musika entzutea,

hizkuntza poetikoa

zure gitarrarena.

Zorionaren doinua

zuk idatzia da,

nota horien oihartzuna

oraindik niregan da.

 

Karrika ainitz daude,

baita hiriak ere,

zure musiken mezuak

gogoan dituztenak.

Euskal Herri osoan,

ta bazter guzietan,

zinen trobadorea,

zorionaren ekarlea

 

Zure umiltasuna,

besteen errespetua,

bi printzipio zureak,

guri eskainiak.

Une hoberenetan,

edo txarrenetan,

zure irteerako atea

zen adiskidetasuna.

 

Hitzak gaur zailak dira,

erraitea, ahoskatzea,

minak pisatzen bainau,

mutu egiten nau.

Berria jakin denean,

mundu bat erori da,

malkoak isurtzean,

lagunaren galera.

 

Gau huntan utzi gaituzu,

betikoz zira airatu,

hainbeste eman diguzu

eskainiz zinuen guzia,

zure amodioa, zure adiskidantza.

Egun huts handia da

uzten diguzuna.

 

Guretik joan zira,

zure oroitzapena

nigan kokatua da.

Zure aurpegi goxoa

betiko geratuko da,

eta laino artean,

ikus ahalko duguna.

Agur bide-anaia!

 

Zuk ez zinuke nahiko,

gu triste izatea,

ta erresa ez bada,

aurrera eginen da.

Ez zaitugu ahantziko,

gurekin zarelako,

gaur eta betirako,

Milesker zuri Panpo.