JON MIKEL ARANO: “ERRUSIAR ERRULETARA JOLASTU NAHI?”

 

“Aljeriako gerrareni erdialderako ez, baino lehenagorako erditu zuen esakunea Echevarria kapitainak: akabatuta geunden. Lubakietan egindako lurpeko babesleku ziztrin batzuetan bizi ginen, eta ofizial euskoespainiarrak eta biok partekatzen genuen haietako bat. Egun hartan ere arratsaldez itzuli zen, beti bezala, bere guardia-txandatik; geure gelan sartu, zirimoniatsu agurtu ninduen buruarekin, eta ekipoa eranzten hasi zen. Bonben eztanda segidak eta metraileta rafaga trakatakoak kanpoan geratzen ziren”.